Joan Damaskokoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
'''Joan Damaskokoa''' ([[arabiera]]z, يوحنا الدمشقي Yūhannā al-Dimašqī; [[latin]]ez: Iohannes Damascenus, [[grekera]]z: Ιωάννης Δαμασκήνος), benetako izena '''Mansur ibn Sarjun Al-Taghlibi''' ([[arabiera]]z: منصور بن سرجون التغلبي), ([[Damasko]], [[Siria]], [[675]] - [[749]]), [[siria]]ko idazle eta [[teologo]]a izan zen, [[Elizako doktore]]etako bat.
 
Familia aberats batean jaio zen: bere aitona [[Bizantziar Inperioa]]ren zerbitzuan funtzionarioa izan zen, eta [[musulman]]ek [[Siria]] konkistatu ostean dominatzaile berrien mesedetan egon zen. Bere aita [[Omeiatar_KaliferriaOmeiatar Kaliferria]]ren funtzionario izan zen, baita bera ere. Hala ere laster aldendu zen bizitza honetatik, bere jabetza guztia pobreei eman zien eta [[San Sabaseko monasterioa]]n sartu zen, [[Jerusalem]]etik gertu. Bertan pasa zuen bere bizitzaren zatirik handiena, ikasten eta idazten. [[Kristau]] [[dogma]] guztia idatzi nahi izan zuen, eta ez bakarrik gai zehatz batzuk. Bere pentsaera eta lana [[eskolastika]]ren barruko espresio perfektuenen artean kokatzen da. [[Konstantinopla]]ko enperadoreak irudiei kultua egitea debekatu zuenean, [[ikonoklasta]]k jarraituz, Joan Damaskokoa irudiak beneratzearen alde agertu zen. Bere ustez irakurtzen zekitenentzat liburu bat zena, irudi bat zen analfabetoentzat. Hitzez belarrira esan daitekeena, irudiz esan dakioke begiari. Horregatik irakurtzen ez zekitenentzat [[katezismo]]a irudiekin erakustearen alde zegoen.
 
Kondaira batek dio eskua galdu zuela ikonoklastikoekin izandako liskar batean, baina [[Ama Birjina]]k berriro jarrio ziola. Bere garaian "Urrezko Hizlaria" izendatu zuten, ondo hitz egiten zuelako. [[Ekialdeko Eliza]]k [[profeta]] handitzat du.