Jesus Maria Leizaola: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
24. lerroa:
Oinarrizko ikasketak [[Lekarozko ikastetxea]]n egin ondoren [[Deustuko Unibertsitatea]]n amaitu zituen zuzenbide ikasketak. 1917an [[Gipuzkoako Aldundia]]n lanean zebilela, aldarrikapen autonomiazaleetan parte hartu zuen. 1919-1925 urte bitartean Bilboko udaletxeko Ogasun zuzendaria izan zen. [[1922]]an espetxean egon zen [[Alfontso XIII.a]]ren aurrean, Euskal Unibertsitatea eskatuz, egindako protesta ekintza batengatik.
 
[[IrudiFitxategi:Jesús Insausti Urquirizar.jpg|thumb|200px|left|thumb|[[Jesus Elosegi|Jesus Elosegi ''"Uzturre"'']], [[Sabin Zubiri]] eta Jesus Maria Leizaola.]]
 
[[1924]]tik María del Coro Loidi Zulaikarekin ezkonduta izan zen.
30. lerroa:
Gaztetandik [[EAJ]] alderdiko kide izan zen, eta [[Espainiako Gorteak|Espainiako Gorteetako]] diputatua izan zen [[Gipuzkoa]]tik [[Espainiako Bigarren Errepublika]]ren garaiko lehen legegintzaldian. [[1933]]an diputatu hautatu zuten berriro, baina dimisioa eman eta [[Gipuzkoako Foru Aldundia|Gipuzkoako Aldundiko]] Idazkaritza hartu zuen. [[1936ko Euskadiren Autonomia Estatutua|1936ko Autonomia Estatutua]] onartu zelarik, Zuzentza burukidea izendatu zuen [[Jose Antonio Agirre]] Lehendakariak. Frankistek Bilbo inguratua zutenean, behin-behineko Defentsarako Batzordeko lehendakari izendatu zuten.
 
[[1937]]an Agirre Lehendakariak [[Frantzia]]ra erbesteratzeko agindua eman zion Leizaolari. Frantzian euskal iheslariei laguntzen jardun zuen eta [[1946]]an Agirre lehendakariak ogasun burukidea izendatu zuen. [[1960]]an Agirre hil zenean, erbestean zegoen Eusko Jaurlaritzako Lehendakari hautatu zuten. [[1979]]ko [[abenduaren 15]]a arte ez zen [[Hego Euskal Herria|Hego Euskal Herrira]] itzuli<ref>[http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-contlehe/eu/contenidos/informacion/v2_sedes/eu_sedes/sedes.html Egoitzak. Lehendakaritza.] {{eu}}</ref> eta [[Carlos Garaikoetxea]] lehendakariari zilegitasun osoa eman zion. 1980an Euskal Autonomia Erkidegoko legebiltzarkide hautatu zuten. Handik urtebetera [[Euskalerriaren Adiskideen Elkartea]]n sartu zen eta sarrera hitzaldian ''La euritmia en la poesía vasca y sus relaciones con otras Bellas Artes'' lana irakurri zuen. ''Euzkadi, Gipuzkoarra, Argia, El Día, Yakintza, Eusko-Enda. Euzko-Deia, Alderdi, Diario Oficial'' eta ''Gudari'' aldizkarietan eman zituen argitara artikuluak.
 
== Toki izenak ==
[[Euskal Herria|Euskal Herriko]] hainbat Udalek Leizaola lehendakaria gogoratu nahi izan dute beraien kaletegian.
 
* {{EH-BI}} [[Berango]]: Kalea.
* {{EH-BI}} [[Bilbo]]: Kalea [[Abandoibarra]] aldean.
* {{EH-GI}} [[Donostia]]: [[Kursaal]] jauregiaren ondoko kai-muturreko ibiltokia.
* {{EH-AR}} [[Gasteiz]]: Enparantza.
* {{EH-AR}} [[Langraitz]]: Kalea.
* {{EH-BI}} [[Mungia]]: Enparantza.
* {{EH-BI}} [[Zamudio]]: Enparantza.
 
== Liburuak ==
78. lerroa:
{{oinordekotza
| aurrekoa = [[Jose Antonio Agirre]]
| titulua = [[Eusko Jaurlaritzako lehendakaria]]</br>[[IrudiFitxategi:Escudo del Pais Vasco.svg|30px]]
| epea = [[1960]]eko [[martxoaren 22]]a - [[1979]]
| ondorengoa = [[Carlos Garaikoetxea]]