Jaiak Euskal Herrian: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[FileFitxategi:Sanferminak txupinazoa 0001.jpg|thumb|right|300px|'''Euskal Herriko jaietan''' identitatea osagai nabarmena da. Irudian, [[Iruñeko Sanferminak]] jaien hasiera ospatzen, denak zapi gorriarekin.]]
 
'''Euskal Herriko jaiek''', [[Euskal Herria]]n ospatzen diren [[jai]]ak izateaz gainera, ezaugarri bereziak dituzte. [[Euskal kultura]] modu nabarmen batez islatzean, beste herri batzuetako herrien aldean bereziki identitatea indartu egiten duten jaiak direla aipatu da [[antropologia]]tik. Horrela, azal daiteke gainera Euskal Herriko jaiek denboran nahiz espazioan zehar duten ugaritasuna eta trinkotasuna. Ildo horretatik, gogoratu behar da [[Voltaire]]k XVIII. mendean euskaldunak definitzeko erabili zuen esaldia: "Pirinioetako bi aldeetara kantu eta dantza egiten duen herria".
13. lerroa:
=== Herriko jaiak ===
 
[[FileFitxategi:Larrabetzuko jaiak 0001.jpg|thumb|right|300px|[[Larrabetzu]]ko ''Andra Mariek'': Euskal Herriko jaietan [[txosna]]k ''(irudian, eskuin aldean)'' herritarren bilgune dira.]]
 
Udaberriko jaien zikloari amaiera ematen dion jaia Euskal Herriaz gaindi Europa osoan ere udako solstizioa berrikuntza moduan ospatzen den [[Donibane jaia]]ren ondoren, udako jai gehienak [[herriko jai]]ak dira, herriz herri eta auzoz auzo ospatzen direnak, herriko zaindariaren omenez jatorri batean baina zentzu sakonean beste esanahi bat hartzen dutenak, [[erritu iniziatiko]], gazteen festak direlako bereziki, identitatezkoa, komunitateko jaia delako, eta performatiboa, gizartearen islada delako<ref name=martinez2004>{{es}} {{Erreferentzia
22. lerroa:
|alea=26
|orrialdeak=347-367
|url=http://www.euskomedia.org/PDFAnlt/zainak/26/26347367.pdf}}.</ref>. Herriko jai hauek egun batzuetan zehar luzatzen dira, egun bat auzo txikienen kasuan, hiruzpalau egun kasu gehienetan eta astebete hiriburuen kasuan. Egun hauetan zehar ekitaldi ugari ospatzen da, udalek, auzo eta herri elkarteek eta jai batzorde herrikoiek hilabete batzuk lehenago antolaturik. Ekitaldi hauek jaiak baino egun batzuk lehenago banatzen den [[jai egitarau]]an biltzen dira. Era guztietako ekitaldiak ospatzen dira: herriko zaindariaren omenezko meza eta bilkurak, haurrentzako jolasak, kirol ekitaldiak, dantza eta musika-ikuskizunak publiko guztietarako, su artifizialetako ikuskizunak, [[bazkari herrikoi]]ak. Jaiak ospatzen dituzten herritarrak, [[txosna|txosna]] izeneko [[taberna]] mugikorren inguruetan biltzen dira bereziki. Ekitaldiak gau eta egunez ospatzen dira, baina gauez [[gazte]]entzako ekitaldiak izaten dira bereziki, hala nola [[berbena]]k eta musika-emanaldiak. Gazteen parte hartzea nabarmena da, [[kuadrilla|kuadrilletan]] bilduz eta haietako askorentzat [[opor]] garaia dela aprobetxatuz. Adinak faktore bateratzaile moduan jokatzen du beste adin-taldeetan ere, haurren, heldu nahiz agureen artean<ref>{{es}} {{Erreferentzia
|izena=Josetxu
|abizena=Martínez Montoya
39. lerroa:
=== Zezen festak ===
 
[[FileFitxategi:Astelehenita tolosa zezenak.jpg|thumb|right|300px|[[Zezen]]a tradiziozko osagaia Euskal Herriko jaietan. Irudian, zezena Tolosako inauterietan.]]
 
Ugariak dira Euskal Herrian [[zezen]], zezenko eta beste [[abelgorri]]ekin egiten diren jaiak. Zezen jaiek aldaera zenbait dituzte: [[entzierro]]etan korrikalariek zezenak gidatzen dituzte ibilbide batean zehar; [[sokamutur]]retan soka luze batez loturik dagoen bigantxa edo zezenko baten oldarrekin egiten den jolasa da; [[txarlotada]] abelgorriekin egiten den umorezko ikuskizuna da; [[errekortari]]ek zezenen aurreko ikuskizun akrobatiko eta atletikoa da; [[zezensuzko]]a, azkenik, pertsona batek gainean daraman zezen itxurako gailu [[pirotekniko]]a da, jolas eta ikuskizun moduan jendearen aurka oldartzen dena. Zalantzarik gabe, Euskal Herriko zezen festa nagusia [[Iruñeko entzierroa]] da, urtero mundu osotik milaka lagun erakartzen dituena, baina entzierroak ospatzen dira orobat [[Tutera]]n, [[Lodosa]]n, [[Lizarra]]n, [[Tafalla]]n, [[Faltzes]]en, [[Milagro]]n (2008 urtera arte), [[Arguedas]]en, [[Deba]]n eta [[Pasaia]]n. Zezen festak [[Erdi Aro]]an hasi ziren ospatzen Euskal Herrian eta geroztik soka-muturrak, errekortariak eta entzierroak izan ziren ikuskizun nagusiak; XVIII. mendetik Espainia aldetik kapako zezenketak sartzen joan ziren<ref>{{es}} {{Erreferentzia
53. lerroa:
=== Iruñeko Sanferminak ===
 
[[FileFitxategi:Sanferminak txupinazoa 0002.jpg|thumb|right|300px|[[Iruñeko Sanferminak]] jatorri erlijiosoko tokiko jaia izatetik mundu mailako jai masibo eta transgresore izatera pasa dira. Irudian, txupinazoko irudia, non ohitura bilakatu den neska gazteek bularrak erakustea, ardo eta xanpaina zipristinen artean.]]
 
[[Iruñeko Sanferminak]] Euskal Herriko mugak gainditu eta mundu osoan ospetsuak diren jaiak dira<ref>Maiz, jai unibertsalak deitu izan zaizkie.</ref>. Erdi Arotik ospatzen diren jaiak dira, izaera erlijiosoak hasiera batean, [[zezenketa]] ikuskizunekin osatuz geroago eta egun izaera orgiastiko eta transgresore nabarmena dutenak. XX. mendera arte bereziki Nafarroan oihartzuna zuten jaiak izan ziren, baina 1920ko hamarkadatik [[Ernest Hemingway]]k Sanferminak zuzenean bizi eta [[1926]] urteko ''[[Fiesta]]'' izeneko liburuan jaso zituenetik atzerritar askoren bisitak hartzen ditu, bereziki ingeles hizkuntzako herrialdeetatik. Uztailaren 6tik 14ra bitartean ospatzen dira eta [[txupinazo]] izeneko ekitaldi jendetsuarekin abiarazi eta ''[[Pobre de mí]]'' ekitaldiarekin bukatzen dira. Bitartean, egunero, goizeko 8etan [[Iruñeko entzierroa]] ospatzen da, non korrikalariak [[zezen]]en atzetik eta aurretik korrikaldi arriskutsua (eta batzuetan tragikoa, heriotzak gertatu izan baitira) egiten duten, Iruñeko zezen-plazara sartu arte. Entzierroen irudiak zuzenean eskaintzen dira mundu osoko telebistetan ikuslego handiarekin. Ekitaldi horietaz gainera, arratsaldeko [[zezenketa]]k, erraldoi, buruhandi eta kilikien konpartsen ibilerak, [[txaranga]], [[berbena]], dantzak eta giro herrikoi aparta izaten da Iruñeko Alde Zaharreko eta inguruko kaleetan, denbora guztian herritar guztiak zuri-gorriz jantzita eta lepoan jaietako ikurra den zapi gorria dutela.
59. lerroa:
=== Hiriburuetako jaiak ===
 
[[FileFitxategi:Pinpilipauxa konpartsa 001.jpg|thumb|right|300px|[[Bilboko Aste Nagusia]]n, [[Bilboko konpartsak|konpartsek]] protagonismo berezia dute, jai herrikoiak eta parte hartzaileak eginez. Irudian, ''Pinpilipauxa'' izeneko konpartsako kideak, 2011 urteko Aste Nagusian.]]
 
[[Baiona]]n ([[Baionako bestak]] izenez), [[Gasteiz]]en ([[Andre Maria Zuriaren jaiak]] izenez), [[Donostiako Aste Nagusia|DonostiaDonostian]]n eta [[Bilboko Aste Nagusia|BilboBilbon]]n (azken bi hauetan, [[Aste Nagusia]] izenez), jaialdi bereziak ospatzen dira, astebete inguruko iraupenez eta bertako hiritarrez gainera, Euskal Herri osoko eta atzerriko pertsonak ere erakartzen dituztenak. Jai hauek XIX. mendearen bukaeran eta XX. mendean zehar sortu ziren, [[zezenketa]]ren inguruan Donostia eta Bilboren kasuan, eta geroztik ekitaldi gehiago biltzen joan dira, hala nola, musika-jaialdiak, dantzaldiak, [[su artifizial]]ak eta bestelako ikuskizunak, bereziki kanpotarrei zuzenduta. Bertako hiritarrek parte hartzen zuzena izaten badute ere [[konpartsa]], [[kuadrilla]] eta antzeko lagun-taldeen baitan.
 
[[Baionako bestak]] uztailaren amaieran eta abuztuaren hasieran ospatzen dira bost egunetan zehar. [[1932]] urtean sortu ziren, Iruñeko [[Sanfermin]]en ereduari jarraiki. Iruñean bezala, Baiona bestak ospatzen dituztenen janzkera zurigorriz koloretzen da egun hauetan, ''peñas'' izeneko lagun taldeen protagonismoaz. Urtero, milioka bisitari erakartzen dituzte eta Frantziako jai ospetsuenetakoa da.
73. lerroa:
=== Alardeak ===
 
[[FileFitxategi:Mairuaren alardea 0001.jpg|thumb|right|300px|[[Mairuaren Alardea]], [[Antzuola]]n.]]
 
[[Alarde]]ak armatuta eta gudariz jantzita herritar talde batek gertakari militar historiko bat irudikatzeko Euskal Herrian ospatzen diren jai zenbait dira. Ekainean 30ean, [[San Martzial]] egunez, [[Irungo Alardea]] ospatzen da eta irailaren 8an [[Hondarribi]]koa. Bi herri horietako alardeak XVI eta XVII mendeetan armada frantsesen aurka lorturiko garaipenak ospatzen dituzte. Bi herri hauetan milaka gizon eta emakume segizio militar bat egiten dute herriko kaleetan zehar, herriko identitatea indartzen duten jaietan. Azken urteetan, hikamika sortu da bi herri horietako jaietan emakumeen berdintasunezko partaidetzari buruz. San Joan egunean [[Tolosa]]n ospatzen den alardean, ''eskopeteroak'' deritzon jaian, herritarrek segizioa egiten dute, baina hauetan jai-giroa nabarmenagoa da: herritarrak jantzi koloretsuekin joaten dira eta parte hartzaile batzuk daramaten eskopeta eta alardea dela adierazten duen elementu bakarra. 2011 urtetik beste alarde bat ospatzen da Tolosan ekainean, ikuskizun motakoa, bertan 1813 urtean gerra napoleonikoen baitan izan zen guda bat oroitzen duena. [[Antzuola]]n, [[Mairuaren Alardea]] ospatzen da uztaileko hirugarren asteburuan, 912 urtean [[Abderraman III.a]]ren aurka [[Valdejunkerako gudua]]n lortutako garaipena oroitzeko. [[Elorrio]]n, [[Errebonbiloak]] izeneko alardea egiten da, non hamabost bat gaztek segizio militarra eta dantza egiten dute herrian, eskopetaz armaturik eta kapitain baten aginduetara, kutsu erlijioso nabarmena duen jai baten baitan.
 
=== Euskal folkloreko jaiak ===
 
[[FileFitxategi:Bithindarrak donapaleu.jpg|thumb|right|300px|[[Euskal folklore]]a maiz irudikatzen da Euskal Herriko jaietan. Irudian, haur dantzariak [[ikurrina]] osatzen [[xendazaletasun]]aren jai batean.]]
[[Euskal jaiak]] XIX. mendearen amaieran [[Anton Abadia]]ren eskutik Ipar Euskal Herriko herri zenbaitetan antolatzen hasi ziren jaiak dira, [[euskal folklore]]aren giroan. Urte gutxitan, Euskal Herriko beste herri eta hirietara zabaldu ziren. Egun, [[Donostia]], [[Zarautz]] eta [[Ordizia]]n ospatzen dira euskal jaiak entzutetsuenak, irailaren lehenengo hamabostaldian. [[Santo Tomas feria]] euskal folklorea irudikatzen duen beste jai bat da, baserritarrak hirira ''jeitsi'' egiten zireneko egunak oroituz. Beste kasu batzuetan, euskal jaiak herriko jaien baitan ospatzen dira, [[Errenteria]]n esaterako, non [[Madalenak (jaiak)|Madalenak]] izeneko herriko jaietan ''Erromeria Eguna'' ospatzen den. Izan ere, garai bateko [[erromeria]] giroa izan da euskal folkloreko jai eredua elikatu duena, non parte hartzaileak [[baserritar]]rez jantzita dauden, [[trikiti]] musikarekin eta bertsolariekin, maiz [[euskal abertzaletasuna]]ren ikurrekin. Bestela ere, euskal folklorea maiz agertzen da Euskal Herriko jai eta ospakizunetan, askotan euskal kulturarekin zerikusi zuzena ez duten ekitaldietan ere; esate baterako, [[aurresku]] dantza ohikoa da irekiera-ekitaldi ofizial askotan eta [[eztei]]etan. Batzuen ustez, euskal folkloreko jaiak antzinako jai erlijiosoen egokitzapena besterik ez da, [[erlijio]] tradizionaletik Euskal Herriko abertzaletasunera erritualen transferentzia hutsa, giza taldeek identitate lokal, etniko eta nazionala eratzeko duten beharraz<ref name=erlijiohomobono>{{es}} {{Erreferentzia
|izenburua=Las formas festivas de la vida religiosa. Sus vicisitudes en la era de la glocalización
105. lerroa:
== Politika Euskal Herriko jaietan ==
 
[[FileFitxategi:Presoak etxera algorta 01.jpg|thumb|right|300px|Euskal Herriko jaietan erreibindikazio politikoak egiten dira sarri.]]
 
Jaien izaera herrikoi, tradizional eta masiboak [[politika]] kutsu nabarmena egiten dio. Alde batetik, herri adierazpen moduan, [[erreibindikazio]]ak eta gatazkak plazaratu eta indartzen diren eremua izaten da, areago jaia ohiko muga sozialak iraultzen dituen denbora izanik. Adibidez, XX. mendearen bukaeran ohikoa izan zen ''Jaiak bai, borroka ere bai'' leloa [[ezker abertzale]]aren aldetik. Beste alde batetik, botereak bere erreprodukzio-helburuetarako erabiltzen ditu, ekitaldi antolatzaile eta kudeatzaile moduan eta herriaren ordezkari moduan azalduz. [[Euskal Herriko gatazka]]k aurkako fenomeno horiek biak indartu egiten ditu, jaiak esparru politiko bizia bilakatuz. Ildo horretatik, XX. mendearen bukaeratik gatazka bat izan da jai herrikoiak, herriak antolaturik eta kudeaturik, aldeztu eta jaien instituzionalizazioa bultzatzen duten erakundeen aldetik. Horren adibidea garbia [[Bilboko Aste Nagusia]] da, 1970eko hamarkadan [[Bilboko konpartsak|konpartsak]] izeneko talde herrikoiek sustaturik abiarazi zena, baina urteen poderioz erakunde ofizialen esku sartze nabarmena jasan duena, batzuetan istiluak ere eraginez, [[euskal preso politikoak (1978-egun)|euskal preso politikoen]] argazkiak txosnetan erakusteko debekuagatik, besteak beste. Euskal Herriko herri askotako jaietan nabarmena da, hain zuzen, [[abertzaletasun]]aren presentzia sinbolikoa, [[ikurrina]]k, presoen argazkiak eta horien aldeko erreibindikazioak (batzuen ustez, antzinako jai erlijiosoetan omentzen ziren herriko hildakoen ereduari jarraiki<ref>{{es}} {{Erreferentzia
140. lerroa:
== Erraldoiak, buruhandiak eta panpinak ==
 
[[FileFitxategi:Gure Marijaia-artberri.jpg|thumb|right|160px|'''Marijaia''' eta herriko jaietako beste panpinak [[totem]] moduan interpretatu dira.]]
 
Euskal Herriko jaien beste berezitasun bat jai askotako [[erraldoiak (folklorea)|erraldoiak]], [[buruhandiak]] eta [[zaldiko]]ak,[[mozorro]] modukoak, eta herriko jaietako panpinak dira, [[Marijaia]] eta [[Zeledon]] kasu. Herriko jaiez gainera, panpinen erabilera ohikoa da, baina esanahi desberdin batez, [[Donibane jai]]etako pizten diren suetan eta [[Euskal Herriko inauteriak|inauterietan]] (esate baterako, [[Miel Otxin]], [[Lantzeko inauteria]]n eta inauteri askoren amaiera ospatzeko ospatzen den [[sardinaren erretzea]]). Hain zuzen ere, jaietako panpinen erabilera neguko jaietatik eratortzen da eta XX. mendearen bukaeratik zabaldu zen udako herriko jaietara, [[Gasteiz]]tik hasita, Zeledonekin, 1950eko hamarkadan. Araban zehar, 80 inguru panpina jaso dira herri desberdinetan. Panpina hauek herriko identitatea indartzeko objektu moduan interpretatu dira, [[totem]]en antzera. Herri identitatea indartzeko elementu berezi moduan, panpinei ematen zaizkien izenak eta haien inguruan asmatu eta historiako pasadizoetatik abiatuta egokitzen diren istorioak aipatu dira.<ref>{{es}} {{Erreferentzia