Hirigintza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
81. lerroa:
Kondairaren arabera, Erromaren sorrera k.a. 753an izan zen. Hortik aurrera, hiru garaitan banatu ohi da Erromatar Inperioaren historia: [[Monarkia]] (K.a. 753-510), [[Errepublika]] (K.a. 509-27) eta [[Inperioa]] (K.a. 27-k.o. 330).
 
Erromatar Inperioaren hedapen handiena Trajano enperadorearekin batera heldu zen, Kristo ondorengo 98 eta 117 urteren bitartean. Orduantxe, Tigris ibaiak definitu zuen ekialdeko muga. [[Hadriano]]k, K.o. 117-138an heldu zena, atzera bota behar izan zuen eta, [[Marko Aurelio]]ren garaia heldu zenerako, K.o. 161-180an, Erromak jada, erasoaren ordez, defentsarako estrategiak hartu behar izan zituen.
 
Hondamen honen ondoren, gutxika-gutxika Erromako hiriburua ekialdera mugitzen hasi zen, [[Konstantino I.a Handia|Konstantinok]] (K.o. 306-337) azkenik ekialdeko Konstantinoplara gobernua eraman zuen arte. Aldaketa jazo zen garaian, Erromako hiriak milioi eta laurden laguneko biztanleria zuen.