Hikaru Sulu: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: he:היקארו סולו
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
2. lerroa:
 
== Fikziozko biografia ==
Hikaru Sulu [[James Tiberius Kirk]]en agindupean dagoen [[USS Enterprise (NCC-1701)]] espaziontziko ofizial eta pilotu bat da. Sulu [[Kalifornia]]ko [[San Francisco]] hirian jaio zen 2237an. USS Enterprise NCC-1701 ontzian izan zuen lehen kargua, [[2265]]ean, fisika departamenduko arduradun bezala izan zen, baina berehala bidali zuten zubira pilotu funtzioa egiteko. USS Enterprisekin eginiko misio ugarien ondoren, Suluk [[USS Excelsior (NCC-2000)]] espaziontziaren agintea jaso zuen, honekin, 2290etik aurrera [[Kuadrante galaktiko|Beta kuadrantekuadrantearen]]aren zenbait esplorazio egin zituelarik, anomalia gastsuak sailkatuz. Hain zuzen ere esplorazio misio hauetako batean Excelsior ontziak Praxiseko ilargiaren eztandaren talka uhinaren eragina jaso zuen (tripulazio guztia onik irten zen arren), gertaera honek [[Klingon]] inperioa eta [[Planeta Elkartuen Federakuntza]]ren arteko aliantza sinarazi zuelarik. ([[Star Trek VI: The Undiscovered Country|Star Trek VI: Herrialde ezezagun hura]]).
 
== Garrantzi kulturala ==
[[Fitxategi:Star Trek Crew.jpg|thumb|250px|left|Star Trekeko tripulazio etnianitzaren irudikapena. Sulu behean eta eskuinean.]]
* Aipagarria da [[Star Trek: The Original Series|Star Trek: jatorrizko telesaila]] ematen hasi zenean ([[1966]]-[[1969]]), asiar jatorri etnikoa zuten pertsonaiek, telebistan, zerbitzari umil, maltzur edo asiarren irrimarra lotsagarrien (betaurreko sendoak, aurreko [[ebakortz]] irtenak, ingelesez ahoskatze kaxkarra, etab...) paper esterotipatuak egiten zituzten. Hikaruren pertsonaiak estereotipo guzti hauek hautsi zituen, esparru duinago bat irekiz asiar aktore eta pertsonaientzat.
* Gainera, aipagarria da [[Chekov]]ek [[AEB]]en garai hartako egungo arerio bat irudikatzen zuen bezala (Sobietar Errusia, [[gerra hotz]]ean), Suluk [[Bigarren Mundu Gerra]]ko aurreko etsaia irudikatzen zuen, eta garai hartako filmeetan barbaro suizida bezala irudikatzen zirenak. Suluk kultura eta arraza ezberdinen arteko beradiskidetzea eta elkarlana irudikatzen du.
 
[[Kategoria:Star Trek]]