Gabon eguna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
26. lerroa:
Azken hamarkada hauetan, beste herrialde batzuetan [[Bizarzuri]]ri eta [[Hiru Erregeak|Hiru Erregeei]] eman zaien egitekoa hartu du [[Olentzero]]k [[Euskal Herria]]n: umeei Eguberriko opariak banatzea, alegia. Leku batzuetan, [[abenduaren 24]]a baino lehen, Olentzero haurren gutunak jasotzen hasi da, Hiru Erregeek egiten duten bezalaxe. Olentzero pipa-erretzailea, abarkaduna eta jale eta edale porrokatua, ez dator bat eguberrietako atzerritar pertsonaien ''txintxo'' itxurarekin, eta dendari batzuek Olentzero abstemio eta dotoreagoak jarri dituzte, [[Mendebaldea (kultura)|Mendebaldean]] nagusitu diren kanonei jarraituz. Toki askotan, oraindik ere lastoz edo kartoiz egindako panpina etxez etxe eramaten da, diru eskean.
 
=== Beste herri batzuetako ohiturak ===
[[Mexiko]]n [[Jesus]]en jaiotza irudikatzen duten antzezlanak egin ohi dituzte, zenbaitetan, ukitu komikoaz lepo, guneko egoera politikoa kritikatuz. Era berean, leku askotan dute prozesioak egiteko ohitura, [[Maria]] eta [[Josef Nazaretekoa|Josef]] letaniak abestuz, errosarioa errezatu eta gozo-eltzeak edo ''piñatak'' hautsiz. Festan ez da pontxe eta kruxpeterik faltatuko eta fruta eta zukuz eginiko gabonsariak banatzen dira, jaia ordu txikitan bukatuko delarik.
 
[[Paraguay]]n, jaiotza jarri ohi dute [[Eguberriak]] baino lehenago eta Gabon-gauan janari hotzak hartzen dituzten familian. Jaiotzaren zain dauden bitartean, petardoak eztandarazten dituzte.
[[zh:聖誕夜]]
 
[[Venezuela]], [[Kolonbia]], [[Ekuador]], [[Bolivia]] eta [[Peru]]n, egun batzuk lehenago [[Jaiotza (Natibitatea)|Jaiotza]] prestatzeko ohitura dago, [[Josef Nazaretekoa|Josef]], [[Maria]], [[Errege Magoak]], animaliak, artzainak, landareak, koloretako argiak eta abar jarriz. Era berean, borla, gilnalda, koloretako argi eta abarrez hornitutako zuhaitza ere jarri ohi dute eta bere oinean opariak uzten dituzte. [[Abenduaren 24]]an, indioilarra, sagar purea, entsalada, ogi gozoa, txokolate beroa eta xanpainaz osaturiko afari bat egiten dute familiarekin. Familia katolikoak gaueko hamaiketan izan ohi den meza berezira joaten dira, oilar-meza edo gauerdiko mezara. Gauerdian, [[Jesus]]en jaiotza burutuko da, gabon-kantak abestu eta opariak banatu. Kalean su artifizialak botatzen dira, algara eta zalapartaz osaturiko giroan. Hurrengo egunean, [[abenduaren 25]]ean, familiak etxeetan elkartzen dira.
 
[[Puerto Rico]]n familia eta lagunak ospakizunerako elkartzen dira, parranda abestiak kantatu eta janari tradizionalak partekatuz, arroza, txerrikumea eta pastelak. Batzuetan, festak, egunsentira arte iraungo du. Aldiz, [[Eguberri]] egunean, jendea deskantsatzen geratu ohi da, gabon-gauean egindako parrandarengatik, eta ondoren, gauerdian oilar-mezara joango dira. Jendea elizara joan ohi da eta umeak artzainez eta [[Jaiotza (Natibitatea)|Jaiotza]]ko pertsonaia alegorikoz jantzita joaten dira: [[Ama Birjina]], [[Josef Nazaretekoa]], [[Errege Magoak]], etb.
 
[[Dominikar Errepublika]]n, seme-alabak gurasoen eta aitona-amonen etxera joaten dira eta bertan, oilaskoa labean, txerri errea paldoan, errusiar entsaladilla, sagarrez, txermenez eta intxaurrez eginiko pastelak, lasagna eta hainbat janari tipiko afaldu ohi dituzte, ardoz, gabonetako gozokiez eta garagardoz lagunduta. Afal ostean etxez etxe joan ohi dira adiskide zaharrak bisitatzera, opari eta gabon-kantak partekatuz. Etxeetan, argiz apainduriko zuhaitzak jarri ohi dituzte, baina ez etxeak bakarrik, hiri eta herritxoetako kaleak ere argiz dekoratzen dituzte eta antzerki-lanak antzezten dira. Parkeetan [[Jaiotza (Natibitatea)|Jaiotza]] birsortzen dute artzain, [[Errege Mago]] eta hainbat pertsonaia esanguratsuren paperak burutzen dituzten aktore bidez.
 
[[Venezuela]]n, [[abenduaren 23]] edo [[Abenduaren 24|24]]an pastel berezi bat egiten da Gabon-gauko afaria egin ahal izateko, ''Eguberriko Lorea'' deitzen diote toki askotan eta ondorengo osagaiak ditu: "hallaca", urdaiazpikozko ogia, txerri indioilarra, urdaiazpiko lisatua eta ardoa edo kremazko pontxea; mahaia, gazta ezberdinez, hurrez, intxaurrez, turroiez, gailetaz eta hainbat gozokiz adornatzen da.