Hesteetako hanturazko gaixotasun: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
16. lerroa:
[[Crohn gaitza]]n digestio-aparatuaren edozein zati kaltetu daiteke, [[aho]]tik hasi eta [[uzki]]raino, arruntena amaierako [[ileon]]a, kolona edo biak mintzea delarik. Transmurala eta etena da, hau da, zati gaixoak zati osasuntsuekin tartekatzen dira. Mikroskopikoki, granuloma epiteloide ez nekrotizatzaileak zeinurik esanguratsuena da, fibrosiarekin batera. Mukosa-azpia gehien kaltetutako geruza da.
 
[[Ultzeradun kolitis]]ean, aldiz, tipikoki [[kolon (heste lodia)|kolon]] eta [[ondeste]]a kaltetzen ditu baina ileonaren azken zatia ere kaltetu dezake. Kasu honetan lesioak etengabeak dira (ez dago zati osasuntsurik) eta mukosa bakarrik dago gaixo. Makroskopikoki azalgaineko ultzerak eta sasi-polipoak nabarmentzen dira. [[mikroskopio|Mikroskopikoki]] abszesuak, metaplasia, kaliz itxuradun zelulen gutxitzea eta baskularizazioaren areagotzea ikusten dira.
 
== Sintomak eta zeinuak ==
26. lerroa:
Megakolon toxikoa, hesteetako [[odoljario]]a, kolon-zulaketa eta [[minbizi]]a dira [[ultzeradun kolitis]]-ean agertzen diren konplikazio arruntenak.
 
[[Crohn gaitza|Crohn gaitzean]], ordea, heste-butxadura (edema edo fibrosiagatik), uzki inguruko lesioak, fistula eta abszesuak dira.
 
== Digestio-aparatuaz kanpoko klinika ==
33. lerroa:
1.- [[Artikulazio]]ak: artritis periferikoa, giltzadura handiak kaltetzen ditu (belaunak, orpoak). Hesteetako gaixotasunaren agerraldiekin batera gertatzen da eta normalean hesteetako sintomak giltzaduretakoen aurretik doaz. Batez ere Crohn-en gaixotasunean ikus daiteke, digestio-aparatuaz kanpoko konplikazio arruntena izanik. Espondilitis ankilosatzaile eta sakroileitis-ak aldiz ez daukate zertan hesteetako gaixotasunarekin batera joan.
 
2.- [[Gizakiaren azala|Larruazala]]: eritema nudoso-a larruazaleko agerpen ohikoena da. Crohn-en gaixotasunean eta emakumeengan arruntagoa da eta hesteetako gaixotasunarekin batera agertzen da. Beste konplikazio batzuk: ultzera aftosoak, gangrenadun pioderma eta larruazaleko Crohn-en gaixotasuna.
 
3.- [[Begi]]ak: epieskleritis-a, iritis-a eta ubeitis-a.
 
4.- [[Gibel]]a: gibeleko esteatosia, gibel barneko kolangitis esklerosatzailea, lehen mailako kolangitis esklerosatzailea, kolangiokartzinoma eta hepatitis kronikoa.
 
5.- Beste batzuk: anemia hemolitiko autoinmunea, flebitisa eta biriketako enbolia, gaixotasunak sortzen duen hiperkoagulabilitate egoeragatik.
 
== Diagnostikoa ==
* [[Proba analitiko]]ak: leukozitosia, aldi akutuko erreaktanteen igoera, plaketen igoera eta hemoglobinaren jaitsiera aurki ditzakegu besteak beste.
 
* [[Erradiologia]] soil batean ere zenbait zeinu ikus ditzakegu: ultzeradun kolitisean gaixo dagoen zatian ez dugu eginkari-hondarrik ikusiko; kasu oso aurreratuetan kolonaren diametroa estututa ager daiteke eta megakolonaren diagnostikoa egin dezakegu.
48. lerroa:
Bariodun erradiologia gaixotasunaren hedadura eta honekin agertzen diren lesioak definitzeko oso lagungarria da. Hala ere bere erabilera kontraindikatuta legoke aldi akutu eta megakolon toxikoan.
 
* [[Endoskopia]]: [[Kolonoskopia]] diagnostikorako daukagun metodo sentikor eta espezifikoena da. Fase akutuan dagoen ultzeradun kolitisean kolonoskopia oso bat egitea ez da egokia, ondesteko biopsia bat egitearekin nahikoa litzateke hantura baieztatzeko.
 
== Diagnostiko bereizlea ==
Hesteetako hanturazko gaixotasunaren diagnostikoa egin baino lehenago beste gaixotasun batzuk baztertu beharko ditugu:
 
* Ondesteko odoljarioak sor ditzaketen hainbat gaixotasun: odoluzkiak (hemorroideak), minbizia, polipo eta dibertikuluak, angiodisplasia.
 
* Kolitis akutu kutsagarria: [[Salmonella]], [[Shigella]], [[Campylobacter]], [[Yersinia]], Plesiomanas shigelloides, [[Aeromonas|Aeromonas hydrophila]], [[Escherichia|E. Coli 0157:H7]], [[Clostridium|Clostridium difficilae]] (pseudomintzezko kolitis-a), gonokozia, [[tuberkulosi]]a, amebiasis, [[zitomegalobirus]]a.
 
* Kolitis iskemikoa.
64. lerroa:
 
== Tratamendua ==
* Oinarrizko [[tratamendu]]a: gaixotasuna arina denean beherakoaren kontrako farmakoekin nahikoa da (difenoxilatoa, atropina eta loperamida). Kasu larrienetan aldiz baraua, zain-barnetiko kortikoideak, hidratazioa eta transfusioak beharrezkoak dira. Mantenu parenterala, Crohn-en gaixotasunean lehen mailako tratamendu gisa eraginkorra da baina ahotiko elikadura berriz ere sartzen denean berrerortze ugari gertatzen dira eta ez du inoiz tratamendu farmakologikoa ordezkatu behar. Beste alde batetik guztiz garrantzitsua da indarge dagoen gaixoa ebakuntza aurretik ondo prestatzea eta baita ere laguntza psikologikoa ematea.
 
* [[Sulfasalazina]] eta aminosalizilatoak: Sulfasalazinaren osagai aktiboa azido 5- aminosalizilikoa da (5-ASA) eta sulfapiridina izeneko garraiatzaile bati loturik dago. Ikusi da alde batetik larritasun arin eta ertaineko koloneko gaixotasunean eraginkorra dela eta bestetik ultzeradun kolitis-aren gutxitzeak mantentzeko ere erabil daitekeela. Farmako honek toxikotasuna sulfapiridinari zor dio. Dosi menpekorrak diren 2. mailako ondorioak: goragalea, buruko mina eta gutxiagotan anemia hemolitikoa dira eta dosia gutxiagotzean hobetzen dira. Idiosinkrasiagatiko ondorioak sukarra, exantema, neutropenia, pankreatitis-a eta hepatitis-a dira, besteak beste. Aminosalizilato berriak sulfasalazina bezain eraginkorrak dira baina toxikotasun txikiagoarekin.
 
* [[Glukokortikoide]]ak: Gaixotasun larrian eta ileon eta kolona hartzen dituen Crohn-en gaixotasunean erabilgarriak dira. Epe luzera dituzten ondorioek erabilpen kronikoa zailtzen dute.
 
* [[Immunogutxitzaile]]ak: [[azatioprina]] eta [[6-merkaptopurina]] dira. Kortikoide dosiak gutxitzeko eta fistuladun edota erantzuten ez duen Crohn-en gaixotasunean erabiltzen da (batzuetan 2-6 hilabete behar izaten dira emaitzak ikusteko). Toxikotasunari dagokionez pankreatitis-a, inmunoeskasia eta kartzinogenesia sor ditzake. Haurdunaldian ezin dira erabili.
 
* [[Metronidazol]]-a: Koloneko gaixotasuna eta erantzuten ez duen uzki inguruko Crohn-en gaixotasunean eraginkorra izan daiteke. 2. mailako ondorioak neuropatia periferikoa, metal-zaporea eta kartzinogenesia dira. Haurdunaldian ekidin behar da. Beste antibiotiko batzuk, adibidez, ziprofloxazinoa; ileon eta uzki inguruko Crohn-en gaixotasunean erabilgarria izan daitezke. Abszesu eta kolitis fulminantean espektru zabaleko zain-barnetiko antibiotikoak eman behar dira.
 
* [[Kirurgia]]: Ultzeradun kolitisak bestelako tratamenduei erantzuten ez dionean, megakolon toxikoa 24-48 ordutan farmako bidezko tratamenduarekin hobetzen ez denean eta minbizia edo displasia dagoenean kolon osoa kentzea sendagarria da. Crohn-en gaixotasunean heste zati bat kentzen da behin-betiko butxadura, abszesu edo fistulek bestelako tratamenduari erantzuten ez diotenean. Kasu honetan ebakuntza ez litzateke sendagarria izango.
 
== HHG eta haurdunaldia ==
* [[Ultzeradun kolitis]]a: [[Ugalkortasun]]a normala da. Kontrolpean dagoen ultzeradun kolitisa duten emakumeen erdiek agerraldi bat izango dute [[haurdunaldi|haurdun]] geratzean. Fetuaren pronostikoa gainontzeko populazioarenaren antzerakoa da. Tratamenduari dagokionez; kortikoide, azatioprina eta aminosalizilatoak seguruak dira eta ziklosporina eta metotrexatea ezin dira erabili. Tratamendu kirurgikoa premiazko egoeratan bakarrik erabiliko da, fetu-hilkortasuna areagotzen baitu.
 
* [[Crohn gaitza]]: Ugalkortasuna pixka bat gutxituta dago. Abortu, fetu-heriotza eta garapenaren alterazioen intzidentzia handiagoa da gaixotasuna aktiboa bada. Agerraldiak normalean lehen hiruhilekoan gertatzen dira. Haurdunaldia agerraldi batean agertzen bada ez dio tratamenduari erantzungo. Antibiotiko seguruenak anpizilina, zefalosporinak eta ziprofloxazinoa dira.
 
== Bibliografia ==