Haltz beltz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
5. lerroa:
| irudiaren tamaina = 250px
| irudiaren testua = ''Alnus glutinosa''
| erreinua = [[Landare|PlantPlantae]]ae
| banaketa = [[Magnoliophyta]]
| klasea = [[dicotyledon|Magnoliopsida]]
15. lerroa:
'''Haltz beltza''' edo '''haltz arrunta''' (''Alnus glutinosa'') ''[[Alnus]]'' generoko zuhaitza da, Euskal Herrian ohikoa. Horregatik, sarri, ''haltz'' izen soila erabiltzen da izendatzeko. ''Glutinosa'' hitzak (latinetik; glutinosus-a-um = likatsu) kimu gazteen izaerari egiten dio erreferentzia. Zuhaitz hau aski ezaguna da Europa, Asia eta Afrika iparraldean. Bere banaketa orokorra isurialde atlantikoarrekoa den arren, isurialde mediterraneoan ez da arraroa, bertan ibai handien ertzetan agertzen baita.
 
== Ezaugarriak ==
[[Fitxategi:Alnus glutinosa R0015198.JPG|thumb|left|200px|Azala]]
Tamaina ertaineko zuhaitza, 20 metrotara irits daitekeena. Eite [[piramidala]] hasieran, denborarekin biribiltzen edo irregular egiten joaten den arren. Metro betera iritsi daitekeen enbor zuzena du, azal arre-ilunekoa eta nahikoa hauskorra (azaleko arrakaletatik [[huntz]]a bezalako landare igokariak igotzen dira eta beste intsektu askori bizilekua ematen die).
 
=== Hostoak ===
[[Fitxategi:Alnus glutinosa f.jpg|thumb|200px|Hostoak]]
[[Hostogalkor]]rak dira, eta hosto sinple eta txandakatuak dituzte. Kimu eta adartxo gaztean nahiko lingirdatsuak dira. 4-10 cm-ko hostoa, oro har forma obobatudun, kamutsa, ertz bizerratua, peziolatuak. Kolore berde ilunagokoak goialdetik, behealdean nerbioen inguruan iletxoek argiagotu egiten baitute.
 
=== Loreak ===
[[Fitxategi:Alkottar.jpg|thumb|left|200px|Infloreszentzia arrak (ezkerrean) eta emeak]]
Landare [[monoiko]]ak dira, nahiz eta loreak sexuaren arabera infloreszentzia ezberdinetan bananduta dauden. Loraldia urtarrila eta maiatza bitartean ematen da, hostoak agertu baino lehenago (negu amaieran [[kaskabeltz]] eta [[tarin]] ugari ibiltzen dira euren gosea ase nahian lore batetik bestera haziak jaten). Braktea bakoitzeko 3 lore ar daude, 4 [[estamine]] eta sepaloduna bakoitza, gerba erako infloreszentziatan kokaturik agertzen dira. Lore eme biluziak, berriz, braktea bakoitzaren galtzarbean kokatuak. Hauek ere kolore berdeko gerbatan ezarriak daude.
 
=== Fruituak ===
 
Fruituak behin lorea ernalduta udazkenean heltzen dira. Fruktifikazio oboideoak, 2-5naka lukuetan biltzen direnak, puntaldean zabaltzen diren zurezko ezkatekin, bakoitza akenio zapal eta hegaldun batekin edo birekin. [[Gimnospermo]]en [[pinaburu|kono]] txikien itxura hartzen duela esan daiteke. Oso erraz sakabanatzen da hazi asko ekoizten baititu. Dena den, oso ohikoa da ugalketa begetatiboz ugaritzea ere.
 
== Banaketa ==
 
[[Europa]] erdialde osoan zehar banatuta dago, [[Asia]]raino.
 
== Ekologia ==
 
[[Ibai]]-ertzetan oso arruntak dira haltzadiak eratzen, inoiz mendietako magal oso hezeetan ere ager daitezke. Haren garrantzia ekologikoa [[nitrogeno]] atmosferikoa atxikitzeko duen gaitasunean datza. Gai da [[lurzoru]] txiroak kolonizatzeko, betiere nahikoa hezeak badira, eta, horrela, ilarako basoak eta [[ezponda]]k eratzeko gai da.
41. lerroa:
Haren zura arina da eta nahiko azkar usteltzen den arren, lehorrean oso iraunkorra izaten da uretan murgildua dagoenean. Izan ere, haren azala [[tanino]]tan aberatsa da, eta hori dela eta, urazpiko deskonposatzaileen (hifomizetoak eta bakterioak) kolonizazioa moteltzen du. Horri esker, egoera naturalean ibaietan presak eratzen dira, ibaiko [[ornogabe]]ei eta [[arrain]]ei bizilekuak eskaintzen dizkietenak.
 
== Fenologia ==
 
Loreak hostoak bota aurretik sortzen dira, neguaren amaieran eta udaberri hasieran.
 
== Erabilera ==
 
Espezie hau kasu batzuetan apaingarri gisa erabiltzen da, baita birlandaketetan ere. Arestian aipatutako taninoak [[kolesterol]]a murrizteko ere erabilgarriak dira, eta azala eztarriko minak lasaitzeko erabiltzen da [[infusio]]an.
 
== Espezieen arteko elkarrekintzak ==
 
Hainbat dira zuhaitz honekin [[mikorriza]]k eratzen dituzten [[onddo]] ektomikorrizikoak; ''Paxillus involutus, Paxillus filamentosus, Cortinarius violaceus, Lactarius lacunarum'' eta ''Russula decolorans'', besteak beste. Horrez gainera, epifitoki ''Hypogymnia physodes, Parmelia sulcata, Lecanora carpinea'' eta ''Pertusaria amara'' moduko [[liken]]ak hazten dira.
 
== Erreferentziak ==
{{euskalnatura}}
{{erref zer}}
 
== Kanpo loturak ==
* [http://www.euskalnatura.net/biodibertsitatea/landareak/item/alnus-glutinosa Haltz beltza EuskalNaturan. CC-BY-SA lizentzia]