Groenlandiako ekialdeko itsaslasterra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[Fitxategi: LabradorCurrentus-coastguard.jpg |thumb|right|300 px|Ipar Atlantikoko mendebaldeko itsaslasterrak. Goian, eskuinaldean, Groenlandiako ekialdeko itsaslasterraren ibilbidea ikusten da.]]
'''Groenlandiako ekialdeko itsaslasterra''' [[Groenlandia|Groenlandiako]]ko ekialdeko kostaren ekialdean zeharreko itsaslaster bat da, hotza eta gazitasun txikikoa; gutxi gorabehera, [[Fram itsasartea|Fram itsasartetik]] (80º N) [[Farewell lurmuturra|Farewell lurmuturrera]] (60º N) doa.
 
Garrantzi handia du, Artikoa Ipar Atlantikoarekin lotzen baitu. Hari zor zaio, neurri batean, itsas izotza Artikotik kanpora ateratzea, eta Artikoko ur gezako biltegi handi bat da. Itsaslaster indartsua da; goiko partean (500 metrorainoko sakoneran), 6-12 cm/s-ko abiadura du, eta 20-30 cm/s-ko puntak izaten ditu urtean zehar.
 
Groenlandiako ekialdeko itsaslasterra hiru ur-masaz osatuta dago: ur polarra, ur atlantikoa eta ur sakona. Hiru ur-masok argi eta garbi ikusten dira itsaslasterraren hegoalderanzko ibilbidean. Itsaslaster honen goiko 150 metro lodiko geruza ur polarrez osatuta dago, hotza eta gazitasun txikikoa. Gazitasuna txikia da, hain zuzen, izotz urtuagatik, ibaien ekarpenagatik eta Pazifikoko uraren fluxuagatik, eta hotza da (0  °C eta –1,7  °C artean) Artikoko haize-ur interakzioagatik. Haren azpiko geruza, 1000 metroko sakoneraraino, ur atlantikoa da; nahiko tenperatura epela du haren gainekoaren aldean (0  °C-tik gorakoa), eta gaziagoa da. Azken geruza, ur sakonekoa, gazitasun eta tenperatura aski konstantekoa da. 1000 metroko sakoneratik ozeanoaren hondoraino iristen da. Hartan, uraren tenperatura 0  °C-tik beherakoa izaten da.
{{ elhuyar | data=2012/11/29}}
 
[[Kategoria:Itsaslasterrak]]
 
{{ elhuyar | data=2012/11/29}}
 
[[be:Усходне-Грэнландскае цячэнне]]