«Gregor Mendel»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (r2.7.3) (robota Erantsia: war:Gregor Mendel)
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
Berez helburua gizakiaren kontsumorako hobeak izango ziren barietate eta espezieak lortzea zen. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen ziren ezaugarrietan erregulartasunen bat bazegoela sumatu zuen monje austriarrak; hori frogatzeko esperimentu katea zehatza diseinatu eta burutu zuen. Halaber, matematika eta estatistika ezagutzak aplikatzen saiatu zen.
 
Karaktere bakarrean desberdinak ziren bi ilar landare aukeratu zituen Mendelek bere ikerketak hasteko, hots, hazi horiak ematen zituen landare mota eta hazi berdeak ematen zituena. Gurutzatutakoan hazi horiak ematen zituzten landareak baino ez ziren atera. Bestelako karaktere bakarrean desberdintzen ziren ilar landare gehiagorekin errepikatu zituen gurutzatzeak, emaitza berbera lortuz, alegia, bi karaktereetako bat ateratzen zen lehendabiziko belaunaldian. Agertzen zen karaktereari [[gainartzailea]] deitu zion eta besteari [[azpirakorra]]. Bestela esanda, kolore horia berdearekiko gainartzailea zen.
 
Lehen belaunaldiko landareei [[autoernaltzeko]] era emanda lortu zuen bigarren belaunaldia. Hazi horiak eta berdeak ematen zituzten landareak atera zitzaizkion, baina 3:1 proportzioan, hots, 3 hazi horiekin eta bat berdeekin. Beste karaktereekin ere emaitza ez zen aldatzen. Esperientzia honetatik lehenengo eta bigarren legea ondorioztatu zituen.
XX. mendea hasi arte ez zen bere lana aitortu. [[1900]]an berriz, bi ikerlarik elkarren berri izan gabe, [[Hugo de Vries]] nederlandarrak eta [[Carl Correns]] alemaniarrak hain zuzen, berraurkitu zituzten Mendelek formulaturiko legeak, bere ondorio berberetara iritsiz<ref> [[Erik von Tschermak]] austriarra ere ondorio beretara iritsi zela uste izan da urte luzeetan, baina, antza denez, honek ez zituen Mendelen legeak ulertu.</ref>. Mendelen emaitzak erreplikatu egin ziren eta biologo askok onartu zuen teoria, fenomeno guztietan aplikagarria izan ez arren. Hala, kritikak jaso zituen, batez ere biometrikoen aldetik; ikuspegi honen ordezkaririk nagusienak [[Karl Pearson]] eta [[Weldon]] izan ziren. Iritzi honen kontra zeuden mendeliarrak izenekoak; hauen artean [[William Bateson]] zen garrantzitsuena <ref> Bateson da [[genetika]] hitza asmatu zuena 1905ean. Mendelen lanaren defendatzaile sutsuenetakoa, gainera. </ref>. Eztabaida bizia izan zuten; zorroztasun matematikoaren alde batzuk, biologia hobeto ulertu nahian besteak. Azkenean, bi ikuspuntuak uztartu ziren, [[R.A. Fisher]]-en lana aipagarria izaki.
 
Bestalde, Mendelek ''elementu'' eta ''karaktere''ez izendatu zituenak gaur egun ''gene'' hitzez ezagutzen ditugula, 1909an [[Wilhem Ludvig Johannsen]] biologo daniarrak proposaturikoari jarraiki. Are, zehatzago hitz eginda [[fenotipo]] jakin baten gene arduradunen aldagai desberdinei ''alelo'' deritze. Hau honela, ilar berde eta horiak kolorearen ardura duten geneen alelo desberdinak dira.
 
Genetikaren bilakaera handia izan da ordutik hona. Gaur egun badakigu salbuespenak badaudela eta beti ez direla Mendelen legeak betetzen, baina genetika zientzia izateko lehen urratsa izan zen bere ekarpena. Are, agustindar austriarra matematika ezagutzak biologiaren esparruan aplikatzen ere aitzindari izan zen.