Zaldi Ero: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
EmausBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2+) (Bot: Modificando bg:Лудия Кон por bg:Лудия кон
32. lerroa:
[[1874]]an [[Dakota]]n urrea aurkitu zela eta, urreketariak indiarren erreserba zabaletan sartu ziren.
 
Zaldi Erok, txeieneekin elkar harturik, eraso egin zion [[Crook jenerala]]ri eta atzera eragin zion [[1876]]ko ekainaren 17an, Rosebud Riverko guduan. Iparraldera egin zuen gero eta [[Tatanka Yotanka]]ren gidaritzapean ziren sioux gehienekin elkartu zen. Urte berean, ekainaren 25ean, [[Little Big Horngo gudua]]n parte hartu zuen. Azken horretan, [[George Armstrong Custer|Custer]] jenerala eta [[ZalduneriakoZalditeriako 7. Erregimentu]]ko gizon guztiak hil ziren. Berriz ere mendialdera jo zuen bere leinukoekin, Estatubatuar Armada (Crook jeneralaren soldaduak) atzetik zuela eta, azkenean amore eman behar izan zuen; goseak eta hotzak ahuldurik, Nebraskan Crook jeneralari errenditu zitzaion. Preso hartu zuten eta Fort Robinson gotorlekuan sartu zuten. Handik hilabete gutxira [[baioneta]]z eta traizioz bizkarraldean sastakaturik erail zuten, ihes egiteko saioan, agidanez.
 
== Kanpo loturak ==