Gomasalto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t →‎Arriskuak eta segurtasuna: zuzenketatxo batzuk
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
26. lerroa:
Zubi batzuetan jauziaren ostean saltaria igo beharra dagoenez, soinuhala (uhal integrala) ere eraman ohi da, lotura bularraldean egin eta zutik igo ahal izateko. Baita segurtasunagatik ere, hainbat aldiz, saltariari zangouhal biak irten izan zaizkionez (gehienetan behar bezala ez lotu edo estutu izanagatik).
 
Gomasaltoaren eta zubisaltoaren desberdintasunen ondorioz, beste bat sortzen da: gomasaltoa badela egiterik ura ukituz erorikoaren amaieran. Zubisaltoan, ordea ez (pendulu modukoa denez, eta pendulu batean beheneko puntuan harrapatzen denez gehieneko abiada). Oso arriskutsua litzateke, eta gertatu izan dira istripuak, saltaria erditik ebakiz, urak zangoak aldebitara banantzearen ondorioz.
 
Gomasaltoko elastikoa, aurretik aipatu bezala, %400 arte luzatu ohi denez (eta gutxienez %200 arte luzatu beharko lukeenez), eroriko desazeleratua eroriko askea baino luzeagoa da (edo beretsua, gutxienez), beraz, desazelerazioa azelerazioa baino leunagoa izan daiteke (gauzak ondo eginda). Lehen errebotean, gorantz dakargun tiradurari Lurraren erakarpen grabitatorioa gehitu behar diogu, beraz, indarrak emendatu egiten dira. Halere, erorikoan zeharko azelerazioa 1G da (Lurrak erakartzen gaitu), desazelerazioa, gehienez 1G izan beharko luke (gauzak apur bat ondo eginez gero), eta errebotean sentitzen dugun pisua, 2G-ri dagokiona baino txikiagoa. Hori ez da gogorra ia inorentzat (osasuntsu eta sasoian dagoenarentzat), aulki batetik lurrera jauzi egindakoan indar handiagoak senti baititzakegu, etxean bertan.
50. lerroa:
5.'''Goma gutxiegi luzatzea'''. Norberari dagokion baino astunagoentzat egina dagoen goma erabiltzean datza. Edota gomaren diseinu desegokiaren ondorio ere izan daiteke. Horrek desazelerazioa gogorragoa egiten du, eta jauzilariak tiraketa gogorra sufritzen.
 
6. '''Goma apurtzea'''. Oso zaila da, oro har bere erresistentziaren %6'5 eta %25 artean erabili ohi denez. Baino hainbat jokabide daude goma kaltetzen dutenak, eta hauetako batek (edota hainbatek, konbinatuta) eragin dezakete horrelakorik: goma gehigitan erabiltzeak (200 erabilera inguru izaten dira onartuak); denbora luzeegian zehar erabiltzeak (6 hilabete ez luke pasatu behar); eguzkitan luzeegi egoteak (izpi ultramoreek goma gogor kaltetzen dute); gehiegizko tenperaturak (50 °C positibotik gora edo negatibotik behera); solutzaile organikoek; agente kimiko desberdinen abrasioak; abrasio fisikoak;... 2002ko uztailaren 21ean Madrilen geratatutako istripuan, adibidez, goma eguteran jartzen zuten (zubiaren hegoaldean), egun guztia eguzktan, saltariaren jauzi uneararte jasota mantentzen zuten eta kolpez botatzen, baita beheregi etxegitzen ere (horrek 40Km/h-ko kolpea zekarkion botaldi bakoitzeko), beraz tratu gogorregiaren ondorioz apurtu zen, zubira lotzen zuen hegiko metalaren ingurutik (tratu txar hauek gehien sofritzen zituen aldetik, alegia).
 
7.'''Baimen barik jauzi egitea'''. Gauzak behar bezala egin gabe eta beharrezko diren azalpenak eta arauak eman gabe egitearen ondorio dira. Baina izan dira kasuak sokadun jauzietan saltariak behar baino lehenago jauzi egin duenetakoak. Hori salto puntuan dena prestatu barik jartzea eragotziz eta arau argi eta garbiak jarrita ekiditen da.