Gizarte klase: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
6. lerroa:
Estratifikazio soziala gizabanakoen, haien kategoriaren arabera, klasifikazioa edo hierarkizazioa da. Estratifikazioaren oinarrizko ezaugarriak lau dira:<ref>Macionis, J.J. / Plummer, K. (2008): ''Sociología'', Pearson Prentice-Hall, 238. orr.</ref>
 
# Estratifikazio soziala [[gizarte]]osoak daukan ezaugarri bat da, eta ez bakarrik bertako gizabanako batzuena. Sozietate industrialetan pentsatzen da posizio soziala esfortzuaren eta talentuaren ondorioa dela ([[meritokrazia]]), eta modu horretan puztu egiten dugu gizabanakoa bere etorkizunaren gainean duen kontrola. Adibide bat jartzeko, [[Titanic]] barkuan biziraun zuten [[pertsona]] gehienak lehenengo klasekoak izan ziren, baina hau ez zen azkarragoak zirelako edo igerilari hobeagoak zirelako, bere kokapen sozialagatik baizik. Aberatsak eta [[Pobrezia|pobreak]] ez dira estratifikazio sistema honen erantzukizule zuzenak, baina mailaketa horrek bere bizitzetan eragin handia dauka.
# Estratifikazio sistemak belaunaldiz belaunaldi irauten du. [[Gizarte|Gizarte]] guztietan gurasoek haien seme-alabei haien posizio soziala transmititu egiten diete; beraz, ezberdintasunaren pautak belaunalditik belaunaldira iraunarazten du.
# Estratifikazio soziala unibertsala da, baina sozietate batetik bestera aldatu egiten da. Guztietan ezberdintasunak daude, baina desberdintasun horien gradua eta esanahia ez da berdina gizarte batean edo bestean.
# Estratifikazio soziala ez da bakarrik ezberdintasun kontua, [[kultura |kultura soziala]] ere sartu egiten da eta erlazionatuta dago indibiduoen sinesmen sistemarekin.
 
Estratifikazio sistemak beste ezaugarri batzuen arabera ere antolatzen da, klase sozialaz gain, hala nola, [[Genero|generoa]], adina eta [[etnia]]. Hauek maila ekonomikoarekin lotuta, estratifikazioa antolatzeko kriterio garrantzitsuenak dira, baina beste batzuek ere eragina badute, adibidez: [[hizkuntza]], [[orientazio sexuala]], gutxitasunak, eta abar.
29. lerroa:
Beraz, klase sozialak horrela definitu ditzazkegu: errekurtso ekonomiko berdinak dituzten pertsonen multzoa, zeinak haien bizimoduan eragina duen. Okupazioa edo lan mota adierazle nagusiena da zein klasekoak dira zehazteko.
 
Laburbilduz, klaseak talde sozioekonomikoak dira, zeinek desberdintasunak egituratu egiten dituzten gizarte industrializatuetan, lanbideetan oinarritzen direnak eta desberdindu egiten dira aberastasunaren ezberdintasunagatik.
 
Autore askorentzat, gehienbat [[Marxista|marxistentzat]], klase sozialak gizarte moderno [[kapitalismo|kapitalistetan]] desberdintasuna egituratzen duen talde nagusia da. Baina desberdintasunaren beste forma batzuk ere existitzen dira, [[Ekonomia|ekonomikoak]] ez direnak eta gizarte moderno kapitalistan bere pisua ere badutenak. Haien artean [[Genero|generoarekin]] eta adinarekin erlazionatutako ezberdintasunak daude, eta baita [[etnia]]rekin lotutako ezberdintasunak ere.
42. lerroa:
Mugikortasun sozialak erreferentzia egiten dio gizabanakoek eta [[Talde|taldeek]] posizio sozial batzuetatik besteetaraino egiten dituzten desplazamenduei. Kokapen sozialak hierarkizatuak daudenez, ''mugikortasun bertikala'' deritzo estratu batean dauden goranzko eta beheranzko mugimenduei. Logikoki, goranzkoa izango da mugimendua goi-mailako posizioetara zuzentzen denean, eta beheranzkoa behe-mailako posizioetara zuzentzen denean.
Desberdintzen den beste mugimendu bat ''mugimendu horizontala'' da, zeinak erreferentzia egiten dion estratuan aldaketarik sortzen ez duen mugimenduei, adibidez desplazamendu geografikoei; hau da, maila berdinaren baitan egiten diren aldaketak dira, adibidez: etxebizitzaz aldatu, [[hiri]]z aldatu, ata abar. Askotan bi mugimenduak batera gertatzen dira. Estratifikazioaren teoria mugikortasun bertikalean zentratzen da gehienbat eta, ikusita posizio sozialaren adierazle nagusienak lanbideak direla, mugikortasun soziala oinarritzen da gehienbat lanbide egoeraren aldaketen behaketan.
 
Beste aldetik, mugikortasuna aztertzerakoan bi modutan egin daiteke. Aztertu dezakegu lehendabizi gizabanakoen bizitzan zehar ematen diren desplazamenduak, kasu honetan ''belaunaldi barruko mugikortasuna'' aztertzen ariko gara. Baita ere aztertu dezakegu seme-alaben aldaketa soziala gurasoenarekin konparatuta; interesgarriena da-eta konprobatzea ea zein puntutaraino gurasoek eta semeek posizio sozial berdina partekatzen duten, eta horri ''belaunaldien arteko mugikortasuna'' deritzo.<ref> Vericat, J. (d-g) [http://www.ucm.es/info/eurotheo/diccionario/C/clases_sociales_a.pdf ''Clases sociales''], ''Diccionario Crítico de Ciencias Sociales'', Madrilgo Unibertsitate Complutensea {{es}}</ref>
48. lerroa:
== Estratifikazio soziala gizarte industrializatuan ==
 
Gizarte klasearen definizio argi bat ematea zaila izateak erakusten du eztabaida teorikoa dagoela [[soziologia|soziologiako]]ko kategoria honetan:
 
=== Karl Marx ===
54. lerroa:
[[Karl Marx]] bere ikuspuntu materialista historikotik klase sozialak definitu egin zituen kontzeptu guztiz [[Ekonomia|ekonomikoetan]], are gehiago, produkzio metodoen [[Jabetza pribatu|jabedun]] edo ez jabedun terminoetan. [[Marxismo]]aren arabera, klase sozialak ugariak dira, eta bi nabarmentzen dira: [[Burges]] kapitalistak eta [[langile]] industrialak. Klase hauek agertu egiten dira [[kapitalismo]] industrialean, produkzio modu horrek oinarri gisa daukalako gizabanakoak jabedun askeak izatea. [[Kapitalista]] ekoizpen mekanismoen jabeduna da, eta [[Langile|langilea]], aldiz, [[Lana|lanaren]] indarraren jabeduna. Harrmenan horretan ematen da [[Ustiapen (argipena)|ustiatze]] kapitalista.
 
Klaseak bizirauteko mekanismoak partekatzen dituzten [[talde]] handiak dira Marxentzat. Marxek zioen klaseen arteko harremanak tirabiratsuak direla halabeharrez, ustiapen harremanak direlako. Kapitalismoan, [[enpresari|enpresariek]]ek produkziorako mekanismoen jabetza erabiltzen dute produkzioaren prozesuan [[Proletario|proletarioaproletarioak]]k ustiatzeko.
 
Truke hau da ezberdintasuna eragiten duena klase sozialen artean, kapitalista produkziorako mekanismoen jabea izatearen ondorioz helburu moduan daukalako lortzen duen [[kapitala]] inbertitzea kapital gehiago lortzeko. <ref> Garrido, L. (2009) [http://utopisticapol.wordpress.com/2009/03/08/sobre-el-concepto-de-clase-social-en-marx-y-weber/ ''Sobre el concepto de clase social en Marx y Weber'']</ref>
 
=== Max Weber ===
[[Max Weber|Max Weberrentzat]]rentzat, klaseen definizioaz aparte, estamentuen definizioa ere badago. Weber Marxekin ados dago esaten duenean klaseak haien eskuratze ahalmenaren menpe daudela. Baina autore honek ez du definizioa soilik oinarritzen ondasunen jabetzan, zenbait irizpide erantsi egiten ditu-eta: 1) Subjektuaren kanpoko posizioa eta 2) honen patu pertsonala. Hauek kontuan hartuta soilik egin daiteke klaseen definizioa.
 
Weberrentzat klaseak bizitzeko aukera berdinak partekatzen dituzten pertsonen taldeak dira, zeintzuk merkatuek zehazten dituzten. [[Marx|Marxek]]ek zioen klaseen banaketa produkzio harremanek sortzen zutela, Weberrentzat, berriz, merkatuan lortzen diren irabaziek sortzen dute banaketa hori. <ref> Osborne, R. (2005): ''Sociología para todos''. Bartzelona: Paidós, 55.orr.</ref>
Weberrek lau talde sozial proposatu zituen: [[Langile|langile klasea]], [[burgesia|burgesia txikia]], maila txikiko teknikoak, espezialistak eta administrariak eta, azkenik, pribilegiatuak propietate eta [[Hezkuntza|hezkuntzari]] esker.