Georges Eugène Haussmann: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
23. lerroa:
Lanen ideia nagusia jendearen eta airearen zirkulazioa hobetzea zen, teoria [[higienista|higienistei]] jarraiki. Teoria horiek [[Argien Mendea|Argien Mendeen]] ondorengoak dira eta XIX. mendean indar handia hartu zuten, batez ere [[1832]]an Parisen izan zen [[kolera]] izurriaren ostean. Kanpainia higienista horren izena "Paris edertua, Paris handitua, Paris sanotua" (''Paris embellie, Paris agrandie, Paris assainie'').
 
Beste helburu bat, jendaurrean askoz gutxiago aitortua, balizko [[matxinada]]k kontrolatzea zen, 1830ko uztailekoa eta 1948ko ekainekoa gogoan. Horretarako, kale eta hiribide zuzen eta zabalak diseinatu zituen, [[segurtasun indar]]rek errazago iritsi eta eragiteko. Gainera, Haussmannek Napoleon IIIari idatzitako gutun batean zioenez, "alokairuaren eta janariaren igoera lagungarritzat onartu behar dira [...] Paris langileen inbasioaz babesteko"<ref>« ''accepter dans une juste mesure la cherté des loyers et des vivres [...] comme un auxiliaire utile pour défendre Paris contre l'invasion des ouvriers de la province. ''» Louis Girard, ''Napoléon III'', Paris, Librairie Arthème Fayard, [[1986]], 269 or.</ref>.
[[Fitxategi:Paris-haussmann-centre.png|thumb|250px|Haussmannek irekitako hiribideak erdialdean (1850-1870)]]