Nusrat Fateh Ali Khan: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
1. lerroa:
'''Nusrat Fateh Ali Khan''' jatorri([[urdu]]z:نصرت فتح علی خان; [[sufipunjabera]]koz:ਨੁਸਰਤ kantariਫਤਹਿ pakistandarraਅਲੀ daਖ਼ਾਨ; ([[Faisalabad]], Pakistan 1948 - [[Londres]], 1997) jatorri [[sufi]]ko kantari pakistandarra izan zen. ''[[Qawwali]]'' kantu erlijiosoaren Asiako interprete onenaren ospea du; kantu-mota hori musikazko [[trantze]]aren eta [[estasi]]aren bidez ezagutzara iristeko bidea da. Laurogeiko hamarkadan Europan eta Estatu Batuetan zehar kontzertuak ematen hasi zen. Frantzian izan zuen arrakastarik handiena, eta Ocora diskoetxeak bere kontzertu batzuk argitaratu zituen, giro modernoetan arrakasta handia izan zutenak. [[Peter Gabriel]]ek lehen WOMAD jaialdietarako kontratatu zuen, eta Londrestik mundu osora hedatu zen bere ospea; 1990ean Nusrat Fatehren lan berri bat produzitu zezan proposatu zion P. Gabrielek [[Michael Brok]] kanadar abangoardistari bere Real World diskoetxean. ''Mustt Mustt'' izan zen elkarlan horren emaitza, ohiturazko ''qawwali'' sufia teknologia aurreratuenarekin eta diskotekako erritmoekin nahasten dituena. Arrakasta are handiagoa izan zuen [[Massive Attack]] taldeak gai hori [[trip-hop]]arekin nahastu zuenean. 1996an beste disko arrakastatsu bat egin zuen Michael Brook ekoizlearekin, ''Night song'', tradizioa eta teknoa biltzen dituena. Bere musika mendebaldeko film askoren soinu-bandetan erabili da.
 
{{DEFAULTSORT:Khan, Nusrat Fateh Ali}}