«Fingalen haitzuloa»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
'''Fingalen haitzuloa''' ([[ingeles]]ez ''Fingal's Cave'' eta [[Eskoziako gaelera]]z ''Uamh-Binn'', hots, "Doinuaren haitzuloa") [[Eskozia]]ko mendelbaldeko [[Barruko Hebridak]] uhartedian dagoen [[Staffa]] uharteko [[itsas haitzulo]] bat da, itsas erreserba bateko zati delarik.
 
[[Ipar Irlanda]]ko [[Erraldoien Galtzada]]ren antzeko [[basalto]] [[hexagono|hexagonalez]] osatua dago, haren [[sumendi]] fluxuzko jatorri berbera duelarik. Bere neurri handiak, barneko arku natural nahiz olatuen talken ohiartzunek sorturiko soinu izugarriek itsas katedral natural baten giroa ematen diote, hortik bere [[Eskoziako gaelera|gaelerazko]] ''Uamh-Binn'' ("Doinuaren haitzuloa") izena.
 
[[1772]]an Sir [[Joseph Banks]] naturalistak topatu zuen. ''Fingalen haitzuloa'' izenez bataiatua izan zen, ustezko [[Fionn mac Cumhaill|Fingal]] ([[Fionn mac Cumhaill]]) kondairazko heroi edo pertsonaiaren omenez ([[James Macpherson]] olerkari eta historialariak [[Felix Mendelssohn]] [[alemania]]r konposatzailearen ''Die Hebriden'' obertura ("[[Hebridak (Mendelssohn)|Hebridak]]" 26. op) haitzulo honetako ohiartzunetan oinarritua dago, maiz ''fingalen haitzuloa'' izenez ere aipatua delarik.
 
== Ikus gainera ==
* [[Erraldoien Galtzada]]
 
{{commonskat|Fingal's Cave}}