Galaziarrei Gutuna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
'''Epistola galaziarrei''' [[Biblia]]ko Itun Berriko liburu bat da. [[Paulo Tartsokoa]]k [[Asia Txikia|Asia Txikiko]] [[Galazia]]ko erromatar probintziako kristauei idatzitako gutun bat da.
 
== Ingurune historikoa ==
Galaziak Asia Txikiko (gaurko [[Turkia]]ko) iparraldea hartzen zuen. Bizilagunak jatorriz zeltak ziren, [[Galia]]ko (Frantziako) leinuen ahaideak. K.o. 45. urtea eta 48. urtea bitartean, lehenengo ibilaldi apostolikoan, Asia Txikiaren hegoaldeko hirietan ([[Ikonio]]n, Derben, Listran, [[Pisidia]]ko [[Antiokia]]n) ebanjelioa zabaldu zuen Paulok; bigarren ibilaldian, K.o. 50. urtea eta 52. urtea bitartean, berriz, Galaziako hirietan (Eg 16,6), ondoren [[Grezia]]n sartzeko.
 
8. lerroa:
Arazo hau Galaziako elkarteetan ez ezik, beste elkarte askotan ere agertua zen. Horri buruz eztabaidatzeko eta erabakitzeko bildu zen, hain zuzen, Jerusalemgo biltzarra 50. urte inguruan (Eg 15,1-29). [[Efeso]]tik edo [[Mazedonia]]tik 56. edo 57. urtean galaziarrei bidali zien epistola honetan sutsu eta gogor defendatzen zituen Paulok bere apostolu-izatea eta lana, baita berak zabaldutako ebanjelioa ere, bakarra dela eta besterik ez dagoela esanez (1,6-10). Geroxeago, 57. urtetik 58. urtera arteko neguan, erromatarrei idatziko zien gutunean luze eta zabalago landuko zuen zenbait gai garrantzitsu aipatzen du Paulok galaziarrei eginiko honetan. Zerikusi handia dute, beraz, batak bestearekin, bi epistolek.
 
== Epistolaren hari nagusiak ==
Eztabaidaren suak hari bakarra eta garbia ikusten uzten ez badu ere, hiru sail nabari dira:
 
19. lerroa:
Epistolan emandako zenbait ideia nagusi laburbilduz –bere eskuz eta hizki handiz idatziz (6,11)– bukatzen du Paulok: harrotzeko bide bakarra Kristoren gurutzea du, gurutzea baita salbamen-iturri bakarra; erdaindua izan ala ez berdin dio; sorkari berri izateak du balio (6,15); Paulo Kristoren apostolu da; argi agertzen dute hori apostolu-lanen ondorioz gorputzean dituen aztarrenek (6,11-18).
 
== Eskema ==
* Agurra eta sarrera (1,1-10).
* Paulo bere apostolutzaren alde (1,11–2,14).
26. lerroa:
* Amaiera (6,11-18).
 
== Ikus, gainera ==
[[Biblia]]
 
33. lerroa:
== Kanpo-loturak ==
* [http://www.biblija.net/biblija.cgi?m=Kt&id34=1&pos=0&set=21&l=eu] Biblia euskaraz
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/12/14}}
 
[[Kategoria:Itun Berriko liburuak]]
89 ⟶ 91 lerroa:
[[yo:Episteli sí àwọn ará Galatia]]
[[zh:加拉太書]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/12/14}}