Chimú: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
ZéroBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.1) (robota Erantsia: be, bg, ca, de, es, fa, fi, fr, hr, it, lt, nl, nn, pl, pt, qu, ru, sr, sv, uk, zh
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
30. lerroa:
Chimuen inperioa [[Inka Inperioa|inken]] eredlu izan zen alor askotan. Hainbat lurralde konkistatu zuten eta kultura bikaina osatu zuten, kutsu aristokratiko eta autokratakoa.
 
== Chan Chan hiriburua ==
 
[[Chan Chan]] izan zen erreinu chimuko [[hiriburu]]a. 50.000 biztanletik gora zituen, eta halako [[hiri]]a eraikitzeko ofizio gizonak eta antolamendu bikaina behar zirela erakusten dute aztarnek. [[Gizarte klase]]en artean banaketa nabarmena zela dirudi.
36. lerroa:
Chan Chan hiriak 15 km²-ko eremua hartzen zuen eta hamar auzo zituen, [[klan]] bakoitzeko buruzagiak sortua horietako bakoitza. Auzoak banako osoak ziren, bizitzeko behar den guztia baitzegoen auzo bakoitzean : [[hilerri]]a, tenplua, ur biltegia, etxeak... Chan Chan hiriak trazatu bikaineko [[kale]]ak, [[ubide]] bereziez ureztaturiko lorategiak, [[erlaitz]]ekiko teilatuak etab. zituen, eta [[akueduktu]] sistema batez hornitzen zen urez. Auzoak 12 m luzeko [[harres]]i batez zeuden elkarretatik bereziak ; [[eskultura]]z apainduriko harresiak ziren, eta oro har irudi geometrikoak eta errepikaziozkoak dira nagusi. Arkitekttua zurruna, garbia eta zorrotza zen, eta hiriaren sortzaileen handitasuna azpimarratzea zen helburua, adierazten zenaren esanahia baino gehiago izaera monumentala azpimarratu nahi zen-eta.
 
== Artea ==
[[FileFitxategi:Vasija chimú caballito de totora (M. América 10788) 01.jpg|thumb|180px|left|Chimú ontzia, arrantzale bat [[totora]]zko ontzi baten gainean irudikatzen duena (1100–1400)]]
 
Arkitekturaz gainera aipagarriak dira [[zeramika]] eta [[bitxi]]gintza chimua. Moldeez egina zen, oro har, baina ez zuen [[mochica]] zeramikaren maila iritsi nahiz molde gehienak berdinak ziren. Badira ''ontzi-erretratuak'' eta animaliak eta landareak irudikatzen dituzten ontziak, baina pieza aipagarrienak ontzi bikoitzak dira, helduleku bakarraz lotuak ; kolore [[beltz]] distiratsukoak [[luxu]]zko piezak dira, eta [[gorri]]ak egunero erabiltzekoak. [[Urre]]a eta [[zilar]]ra oso aintzat hartuak ziren, eta bitxiak eta hileta erritoetarako gauzakiak egin ziren. Askotan urre eta zilar aleazioa erabili zuten -beste [[harribitxi]] batzuk txertatu ere egiten zituzten-, eta teknikei dagokienez, metala lantzeko erabil daitezkeen teknika gehienak erabili zituzten.
 
== Erreferentziak ==
{{erref zer}}
{{lur}}
 
== Ikus, gainera ==
* [[Chavín kultura]]
 
[[Kategoria:Peruko historia]]