«Ehun (biologia)»: berrikuspenen arteko aldeak

1.515 bytes removed ,  Duela 13 urte
[[Animaila|Animalien]] gorputzetan oinarrizko lau ehun mota daude, [[giza]] gorputzean eta organismo multizelular apalenetan barne. Lau mota hauek [[organo]], egitura eta beste osagai guztiak osatzen dute.
 
* '''[[Epitelio ehun]]a''' - Zelula geruzez osatutako ehunak dira, organoak estaltzen dutenak [[Azal (anatomia)|azal]]a eta [[heste]]en barne estaldura bezala. Ehun hauek babeste, jariatze eta xurgatze funtzioa dute.
* '''[[Lotura ehun]]a''' edo '''Ehuste ehuna''' - Izenak berak adierazi moduan, dena batera eusten duten ehunak dira. Zientzialari batzuek [[odol]]a lotura ehuntzat hartzen dute.
* '''[[Gihar ehun]]a''' - [[Gihar]]rak osatzen dituen ehun uzkurkorra da, laburtu eta luzatzeko gaitasuna duena.
* '''[[Nerbio ehun]]a''' - [[Garun]]a, [[bizkarrezur-muin]]a eta [[nerbio periferiko]]ak osatzen duten zelulak dira.
 
===Enbriogenesia===
 
Obulu eta espermatozoide bat elkartzerakoan zelula berri bat sortzen da, honek garapen prozesu bat jasatzen du, enbrio garapena deritzona eta lau etapetan zatitua dago: segmentazioa, morfogenesia, bereizketa eta hazkundea.
 
Lehendabizi aploideak (esperma eta obulua) elkartu egiten dira diploidea (zigotoa, material genetikoa bi aldiz duena) sortuz.
 
Zelula mitosia egiten hasten da kopia ugari sortuz, zelula hauek blastomeroak dira. Hasieran blastomeroek esfera itxurako masa zelular trinkoa eratzen dute, morula izenekoa. Morularen erdigunean hutsune bat sortzen da erdiguneko zelulak periferiarantz mugitzen direlako . Blastula izeneko egitura sortuz, erdiguneko hutsune hori blastozole izeneko likidoz beterik dago. Blastularen sorketarekin bukatzen da segmentazio fasea.
 
Zelulak zatitzen jarraitzen dute modu aktiboan, gastrulazio prozesua deritzo, eta prozesu honetan zelulak antolatuta birbanatzen dira eta gastrula izeneko egitura sortzen da. Gastrulan jada hiru geruza bereiz ditzazkegu, kanpoaldeko zelulek ektodermoa eratzen dute, erdialdekoek mesodermoa eta barrualdekoek endodermoa. Hiru geruza hauek izango dira ehunak sortzeko arduradunak, hain zuzen ere ehunak gastrulan dauden hosto enbrionarioetatik sortzen dira.
 
Gastrulazioa, beraz, enbrioiaren oinarrizko egitura patroia mugatzea duen enbrioiaren garapen fasea da. Hiru geruza enbrionario edo blastodermikoetatik abiatuz animaliaren gorputzeko ehun, organo eta sistemak eratuz.
 
Ondoren bereizketa fasean organogenesia gertatzen da.
 
 
===ENDODERMOTIK SORTZEN DIREN EHUNAK===
Linfozito eta monozitoek ez dute granulazioreik erakuste koloreztatzen direna eta, horregatik, agranulozito esaten zaie.
 Plaketak megakariozitoetak askatutako nukleo gabeko zitoplama zatiak dira. Megakariozitoak heuzr muineko zelula erraldoiak dira. Ugaztuen izaten dituzte plaketak. Ornoduenta tronbozitoaek betezu dute pkaleten funtzia. Tronbozitoak nuleorik ganbeko zelula fusiformeka dira.
 
 
== Landare ehunak ==