«Zigilu zilindriko»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Aldaketa kosmetikoak
t (Robota: Aldaketa kosmetikoak)
[[Fitxategi:Cylinder seal cattle Louvre MNB1906.jpg|thumb|Zigilu zilindrikoa eta inprimaketa: abere talde bat [[gari]] soro batean. Kareharrizkoa, Mesopotamia, Uruk arokoa. Zigilu zilindrikoa zilindro formako harri edo beste lehengai gogor batez egina zegoen, eta bertan irudi apaingarriak zizelkatzen ziren. Zigilu hau oraindik bigun zeuden buztinezko adreiluetan zehar jirabiraka bidal zitekeen, hala irudiak adreiluetan grabatuz. [[Louvre]] Museoa. Department of Oriental Antiquities.]]
Antzinako [[Ekialde Hurbila|Ekialde Hurbilean]] '''zigilu zilindrikoa''' jainkoak irudikatzen edo boterearen ikurrak zituzten motiboekin grabatutako zilindro bat zen. Ia beti, motibo hauek [[buztin]]ean inprimatzeko erabiltzen ziren, baina errege hilobietan ere agertzen dira. [[K. a. 4100]]etik [[K. a. 3300]] arte iraun zuen [[Uruk Aroa|Uruk AroArotik]]tik aurrera agertu ziren. Beranduagoko bertsioek [[mesopotamia]]r [[hieroglifo]]dun notazioak erabiliko dituzte.
 
Zigilua harriz, kristalez edo [[hematita]], [[obsidiana]], [[esteatita]], [[amatista]] eta [[kornalina]] bezalako beste lehengai batzuekin egina zegoen, baina [[lapis lazuli]]a oso ezaguna izan zen [[urdin]] koloreko harri honen edertasunaren ondorioz. [[Urre]]a, [[zilar]]ra, apaingarriak eta [[harribitxi]]ak bezalako baliozko beste objektu batzuk zituzten hilobi eta beste toki batzuek, sarritan, bat edo bi zigilu zilindriko ere bazituzten.
 
== Jatorria eta hedapena ==
Zigilu zilindrikoa, lehen aldiz, Uruk aro ertainean agertzen da, gutxi gora-behera K. a. IV. milurtekoaren erdialde inguruan. Bere erabileraren alerik antzinakoena [[Iran]]go hegomendebaldean dagoen [[Sharafabad]]en aurkitu zen. Baina ale gehien [[Uruk]]en eta [[Susa (antzinateko herria)|SusaSusan]]n aurkitu ziren. Hasiera batean, atea, pitxerrak eta buztinezko bolak ixteko erabili zen, ez zen buztinezko taulen gainean modu masiboan [[Urukeko hirugarren dinastia]]rarte erabili. Zigilu zilindrikoa [[idazketa kuneiforme]]aren hedapen gune osoan zehar hedatzen da eta [[Mesopotamia]], [[Urartu]], [[Kanaan]], [[Egipto]], [[Siria]], [[Elam]], [[Hitita Inperioa]] eta [[Hurrita]]r lurraldea bezalako lurraldeetara iristen da, baita [[Erdialdeko Asia]]raino ere. Idazkera kuneiformea eta honen euskarria den buztinezko taulak desagertu arte irauten du, gure aroaren hasieran.
 
== Irudiak ==
Zigilu zilindrikoak funtzio estetiko eta narratibo bat zuen. Grabatzen ziren gaiek bere egilearen pentsaera irudikatzen zuten, bereziki erlijioari dagokionez.
 
Uruk aroko zigilu zilindrikoek, erlijioari buruzko gaiez gain, gizartea, ekonomia, eguneroko bizitzako gertaerak etab... irudikatzeko berezitasuna zuten. [[Aro Dinastiko Arkaikoa|Dinastia ArkaikoArkaikoetan]]etan ([[K. a. 2900]]-[[K. a. 2340]]), batez ere, gai erlijiotsuak grabatzen ziren: eskena mitologikoak, borroka jainkotiar eta heroikoak, eskena liturgikoak. Aro honen amaieran, modu nabarmenean, jainkoak irudikatzen hasi ziren, [[Akkad]] aroan ([[K. a. 2340]]-[[K. a. 2200]]), batez ere gai mitologikoak ikus daitezke. [[Hirugarren Ur dinastia]]n ([[K. a. 2112]]-[[K. a. 2004]]) erregea irudikatzen da (garai hartan erregeak jainkotzat hartzen ziren). Ikonografia paleo-babiloniarrak ([[K. a. 2004]]-[[K. a. 1595]]), bereziki, jainko eta jeinu babesleak irudikatzen ditu, hurrengo aroan ([[K. a. 1595]]-[[K. a. 1100]]) irudi naturalista ugari ikus daitekeen bitartean. Neo-asiriar garaian ([[K. a. 911]]-[[K. a. 609]]), gairik gogokoenak jainkoen, borroka mitologikoen eta erregeen borroken irudikapenak ziren. Akemitar aroan ([[K. a. 550]]-[[K. a. 323]]) grabatutako irudikapenek erregearen irudia loriatzeko ere balio zuten.
 
== Funtzioa ==