Zibilizazio minoiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
61. lerroa:
Ezer gutxi dakigu zibilizazio haren gobernuaz eta administrazioaz, oharrak idazteko erabiltzen zuten Lineal B idazkera ez baita oraindik deskodetzerik izan. Baina greziar mitoak antolamendu aurreratu baten oihartzuna jasotzen du, eta haien errege eponimoa, [[Minos]], infernuetako Epailetzat zeukan.
 
== Kronologia eta historia ==
 
Arkeologiaren aldetik, Egeoa hiru zati nagusitan banatzen da: Kontinente aldeko Grezia, Kreta eta uharteak. Hiru eskualde horietako aurkikuntzak noizkoak diren erabakitzeko aro segida batzuk erabiltzen dira, eremu bakoitzak bere izen berezia duela: hala beraz, Heladiko hitza kontinente aldeko Greziari dagokio, Minoiko hitza Kretari, eta [[Zikladak|Zikladikoa]], berriz, uharteei. [[Brontze Aroa]] (H = Heladikoa, M = Minoikoa eta Z = Zikladikoa) hiru ataletan banatzen da segida guztietan: hiru aldi nagusiak A = Antzinako, E = Erdialdeko eta O = Oraintsuko izenlagunekin izendatzen dira; aldi horietako bakoitza, berriz, hiru azpialditan banatzen da, I, II, eta III erromatar zenbakiekin izendatzen direla, eta badago horiek ere 1, 2 eta 3 zenbakiekin izendatzen diren alditan banatzea.
 
=== Historia ===
 
Jauregi minoikoak, konplexutasun handiko eraikinak izateaz gainera, eskualde bakoitzeko administrazio, [[erlijio]] eta [[ekonomia]] gune nagusiak ziren. Indusketetan erlijioarekin zerikusia duten tresnak eta jainkoak gurtzeko lekuak aurkitu izan direnez, uste izatekoa da erregea orobat zela apaiz, eta haren egoitza zutela baita ere biltoki beste apaiz batzuek, agintariek, artistek, eskulangileek, eta zerbitzariek. Uharte haien arteko harremanak ez dirudi iskanbilazkoak izan zirenik, bakezkoak baizik; eta [[hondamendi natural|hondamenak]] naturak eragindakoak izan ziren.
71. lerroa:
MO aroaren hasieran Kretako zati handiena hondatuta gertatu zen, eta hango biztanleek ihes egin zuten. Gaur egun badira elementu berriak jakin ahal izateko zein izan zen hondamen haren kausa, zenbateko eragina izan zuen, eta zer ondorio izan zituen. Hondamen hura hain handia izan zen, non ezinezkoa baitzen gizakiak sortua izatea, eta [[Santorini]] uhartediko [[Thera]] uharteko [[sumendi]]en leherketari egotzi izan zaio –sumendi bateko [[krater]] baten ertza zen, izan ere, Kretatik 120 km iparraldera– MO I B aldiari amaiera eman zion hondamen hura. Sumendi haren leherketak inguru haietan eta batez ere Kretan zer nolako hondamena eragin zuen sumatzeko, konparatzea besterik ez dago sumendi haren leherketa eta 1883an Javako itsasoko [[Krakatoa]] uhartean izan zena, bi sumendi horiek antzekoak baitira, baina kontuan hartu beharra dago Therako leherketa Krakatoakoa baino lau aldiz handiagoa izan zela. Ipar-mendebaleko haizeak [[errauts]]ezko hodei handi bat zabaldu zuen Kretako ordoki eta haranetan barrena, eta bolada luze baterako agortu zituen soroak. [[Tsunami]] izugarri hark Kretako iparraldeko kostalde guztia suntsitu zuen, bai eta iparraldeko portuetan gerizatutako ontzi guztiak ere. Sumendiko galdara lehertu aurretik izan ziren [[lurrikara|lurrikarek]] jauregiak suntsitu zituzten, haien eraikuntza berezia zen eta, baina ezin baztertu daiteke eraikin haiek talka uhinen eraginez lurreratu ez zirenik.
 
== Arkitektura ==
{{sakontzeko|Arkitektura minoikoa}}
[[Fitxategi:Knossos - North Portico 02.jpg|320px|thumbnail|ezkerrera|[[Knossos]], berreraikitako zutabedia]]
 
Lehenengo aldaketa K.a. 2000 urte inguruan gertatu zen. Ordu arte, Minosko zibilizazio aldiaren lehenengo zortzi mendeetan zehar, kretarrek ez zuten [[Neolito]]ko bizibidetik harago egin. Nolanahi ere, itsas merkataritzari esker [[Antzinako Egipto|EgiptoEgiptorekin]]rekin harremanetan izan bide ziren. K.a. 2000. urte inguruan, bada, kretarrek idazteko sistema bat eta hirien zibilizazio bat sortu eta antolatu zuten, hiru jauregiren inguman : [[Knossos]], [[Festo]] eta [[Malia]]. Hirurak aldi berean suntsitu ziren, K.a. 1700 inguruan, eta ia ez da horien aztarnarik geratu. Ehun bat urte geroago jauregi berri eta handiagoak eraiki ziren leku haietan herran, haina K.a. 1450 inguruan guztiz suntsiturik gertatu ziren ostera.
 
Lehenengo jauregiak suntsitu zituen hondamendiaren ondoren eta mende beteko susperraldi mantso bat eta gero, sormenaren eztanda ikaragarria gertatu zen. Denbora bitarte labur horretan sortu zen Minosko arkitekturaz, eskulturaz eta pinturaz gorde den guztia eta, horregatik, jauregi horien aztarnak dira garai hartako gure informazio iturri nagusia.
81. lerroa:
Kretako jauregi handiena Knossoskoa izan zen (K.a. 1900 inguru). Han aurkitu ziren Kretako gizarteari eta ekonomiari buruzko lehenengo datuak, buztinezko oholetan idatziak. Greziako [[elezahar]] klasikoetan Minos erregearen jauregia zen Knossos. Arkeologia lanei esker jakin denez, oso handia zen, eta kanpoaldetik ez oso dotorea, [[Asiria]]ko eta [[Pertsia]]ko jauregiekin konparatuta behinik behin ; ez dago behintzat halako batasun eta handitasun efektua bilatu nahian egina. Barrualdetik, herriz, aretoak eta gelak ez ziren oso handiak, sabai apalekoak baitziren. Nolanahi ere, [[zutabe]]zko galeriek, eskailerek eta haizeztatze [[patio]]ek zabaltasun eta irekitasun kutsu atsegina emango zioten. Hormetako batzuk, margo bikainez apainduak, halako dotoretasun barrenkoia gorde dute gaur egun arte. Igeltserotza lana ere bikaina da jauregi minoikoetan. Ez dago ziurtasun osoz esaterik zer ziren jauregiok eraikiarazi zituzten gobernariak, printze gerrariak ote ziren, Egipto eta [[Mesopotamia]]koak bezalako errege sainduak edota merkatariak, baina arkeologia lanetan azaleratu diren aztarnak aztertuta ezer izatekotan merkatariak izango zirela esateko arrazoiak daudela ematen du, han azaldu diren biltegi, lantegi eta langelek jauregia ez zela errege egoitza soila erakutsi baitute, administrazio eta merkataritza jardueretarako gune handi bat baizik.
 
== Artea ==
 
Kretako arte moldea da askogatik Egeoko zibilizazioetako aberatsena eta exotikoena. Badu ezaugarri berezi bat Egipto eta [[Ekialde Hurbil]]ekotik ez ezik, [[Antzinako Grezia|Grezia klasikokotik]] ere bereizten duena : jarraitasunik eza.
89. lerroa:
Nolanahi ere, gertatuak gertatu, Kretako arteak ez du hondamena iragar zezakeen aztarnarik utzi, guztiz arte alaia baita, eta are jostalaria ere, erritmoz eta dinamismoz betea.
 
=== Eskultura ===
[[FileFitxategi:Snake Goddess Crete 1600BC.jpg|thumb|left|150px|"Suge jainkosa", apaizemea erritual bat egiten.]]
Minosko zibilizazioan ez da erlijio aztarna askorik aurkitu, ez tenplurik ez tamaina handiko estatuarik gurtzeko, eta bestelakorik ere gutxi. Aurkitu direntxoek, gainera, ez dute oso esanahi garbia. [[Leize]]etan-eta egingo zituzten beren erlijio ospakizunak. Adimen ustez, jainkosa bat (edo batzuk, akaso) gurtzen zuten, heste leku batzuetan eta lehenago aurkitutako [[amatasun]]aren eta emankortasunaren jainkosen antzekoren bat-edo. Aipagarria da [[terrakota]]zko estatua txiki bat (Knossos, K.a. 1600 inguru), hiru [[suge]] luze kiribilkaturik dituela besoen, gorputzaren eta buruaren jiran, eta [[bular]]rak agerian. Batzuen ustez irudi horrek esanahi garbia izan dezake, antzinako erlijio askotan sugea lurreko jainkoen eta gizonezkoen emankortasunaren irudikapena baita eta bularra, berriz, emakumezkoen emankortasunarena.
=== Zeramika eta pintura ===
[[FileFitxategi:Knossos bull.jpg|thumb|300px|Knossosen aurkitutako [[fresko]]a, zezen-jauziaren errito edo kirola irudikatzen duena (grezieraz "ταυροκαθάψια"). Azal ilunekoa gizona da eta azal argiko bi irudiak emakumeak.]]
 
Lehenengo jauregien garaian (K.a. 2000-1700 inguruan) [[zeramika]] mota berezi bat egin zen Kretan, teknikaren bikaintasunarengatik eta apaindura zurrunbilotu dinamikoagatik ezaguna. Apaindurazko pintura horretan, ordea, ez da 1600-1450 bitarteko loraldi arestian aipatu horretan hain pintura lan bikainak egingo zirenik aurreikusten.
105. lerroa:
Minosko zibilizazioaren zeramika eta pintura lanen artean aipagarriak dira, halaber, Pitxer mokoduna (K.a. 1800, Festo), Olagarroaren ontzia (K.a. 1500, Palaikastro), Segalarien ontzia (K.a. 1550, Hagia Triada), Boxeolarien freskoa (K.a. 1300, Tera), Arrantzaleren freskoa (K.a. 1500, Tera).
 
== Erreferentziak ==
{{erref zer}}
{{lur}}