Zadar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.3) (robota Erantsia: simple:Zadar
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
42. lerroa:
== Historia ==
 
K.a. IX mendean liburnoak ([[iliriar]]ren leinu bat) zeuden inguru honetan. [[Erromatar inperioa|Erromatarren]] k.a. 59 urtean konkistatu zuten ingurunea, ''Illyricum'' probintzia osatuz. Hiriburua Salonae zen (Split ondoan) baina VII mendeko Avaro eta [[Eslaviar herrialdeak|Eslaviarrek]] hau suntsitzean, iliriarrak Zadarren errefuxiatu ziren, eskualdearen hiriburu bihurtuz. Zadartarrek hasieran Veneziaren babesa eskuratu nahi izan bazuten ere X mendean Kroaziaren barruan zeuden. Hurrengo bost mendetan [[Hungariako Erresuma|hungariarren]] eta veneziarren eskutatik pasatuko zen bertakoek beren independentzia mantentzen saiatu baziren ere. [[1409]]an veneziarrak nagusitu ziren azkenik eta Zadarren jabe iraun zute [[1797]]an [[Austria-Hungariako inperioa]]k Venezia bera menperatu zuen arte.
 
XIX mendean italiarren eta kroaziarren abertzaletasunaren egoitza izan zen, izan ere Zadarren biztanleen %70a latinoa baitzen. [[1920]]an Rapalloko itunak [[Italia]]n sartu zuen hiria baina honek [[Bigarren Mundu Gerra]] galtzean [[Jugoslavia]] barnean zegoen Kroaziak eskuratu zuen. Gerraren ondorioak latzak izan ziren hiria erabat suntsituta gelditu baitzen. [[1991]]an Kroaziak askatasuna lortu zuen baina [[1991]] eta [[1995]] artean jugoslaviar armadak sarritan bonbardatu zuen Zadar.