Xiraz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
54. lerroa:
[[Sasaniar Inperioa]]ren garaian hiri handia zen jada, administrazio-gunea ziurrenik.
 
641. urtean arabiarren armadak Xiraz hartu zuen, eta hainbat leinu eta dinastiak zuzendu zuten hiria eta lurraldea. 1621. urtean [[Ekialdeko Indietako Konpainia Britainiarra|Ekialdeko Indietako Konpainia Britainiarrak]]k egoitza ipini zuen Xirazen: ardoa merkaturatzen zuten, merkatari holandarrak eta frantsesak hirian sarri zebiltzan unean.
 
Xiraz eskuratzekotan afganiarrek hiria suntsitu eta biztanleak hil zituztenez, gainbehera jasan zuen 1723. urtetik aurrera. Berreraiki ostean, berriro suntsitu zuten 1791. urtean [[Aghe Mohammad Khan Qajar]]-en esanetara, eta XIX. mendean hainbat hondamendi jasan behar izan zituzten: administrazio txarra, epidemiak, izurriteak, lurrikarak eta abar. XIX. mende amaieran lasaitasuna itzuli zen hirira, eta handikiek arkitektura-eraikin ikusgarriak egin zituzten, besteak beste.