Wamba (erregea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
RedBot (eztabaida | ekarpenak)
t r2.7.2) (robota Aldatua: it:Vamba (re visigoto)
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
23. lerroa:
Wambak [[Toledo]]n koroatua izan nahi izan zuen, eta halaxe gertatu zen [[672]]ko [[urriaren 20]]an.
 
[[Bisigodo]]ei ospea eta distira emango zien azken erregea izan zela esan daiteke, haren heriotzak gainbehera ekarriko baitzien bisigodoei. Wambaren erregealdia ez zen batere erraza izan, nobleen monarkiarekiko aurkakotasuna edo haien arteko ika-mikak, [[katoliko]]en eta [[arriano]]en arteko borrokak, eta hispanoerromatar eta bisigodoen artean pizten zirenak itzaltzen aritu behar izan baitzuen. [[Baskoi]]ak ere altxatu zitzaizkion, eta, [[672]]an, arrisku berri bat etorri zitzaion: aldi batez atzeratzea lortu bazuen ere, arabiarrak penintsulara salto egin nahian zebiltzan.
 
[[673]]an, [[Galia]]ko Septimania eskualdean (gaurko [[Frantzia]]ko hego-ekialdean), hainbat noble bisigodo altxatu zen, [[Ilderiko]]ren agintepean (bere burua errege egin zuen). Wambak Paulo dukea bidali zuen, hura isilarazteko xedearekin, baina hura ere matxinatu egin zitzaion [[Narbona]]n. Paulok Ilderiko ordezkatu eta bere burua errege koroatu zuen [[Girona]]n. Une berean, Wamba [[Kantabria]] inbaditu zuten baskoien aurka ari zen, baina laster erantzun zion Pauloren matxinadari. Garaile irten zen, eta [[Tarragona]], [[Bartzelona]] eta [[Narbona]] hartu zituen. Paulo harrapatzea lortu zuen, eta [[Toledo]]ko kaleetan desfilarazi zuen, buruan arrain-hezur bat zuela.
32. lerroa:
 
== Gainbehera eta heriotza ==
Wambaren aurkako konplotak amaituko zuen haren erregealdia. Engainatu egin zuten, eta lo harrarazi zioten; monje-jantzia jarri, eta koroa uztera behartu zuten. Matxinadaren buru [[Ervigio]] izango zen hurrengo erregea.
 
Gertaera haren ondoren, Wamba [[Pampliega]]ko ([[Burgos]]) San Vicente monasteriora erretiratu zen, eta han hilko zen 688an. Hantxe geratu zen hilotza, Alfontso X.ak Toledoko Santa Leokadia elizara eramatea agindu zuen arte.