Georges Schehadé: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t r2.7.3) (robota Erantsia: de, en, fa, fr, he, mzn, ru
No edit summary
1. lerroa:
Libanoar poeta eta antzerkigilea, frantsesez idazten zuena (Alexandria, 19071905 - Paris, 1989). Beiruten zuzenbide-ikasketak egin ondoren, Parisen André Breton eta Saint-John Perserekin bat egin zuen. 1938an bere lehenengo poesia-bilduma argitaratu zuen, ''Poésies'', ekialdeko inspirazioa eta surrealismoa nahasten dituena. Ondoren idatzi zituen ''Rodogune Sinne'' (1946), ''Poésies II ''(1948), ''Poésies III'' (1949), ''L'Écolier sultan'' (1953, ''Sultan ikaslea''). Poliki-poliki irudi-aberastasunetik lan garbietara igaro zen Schehadé: ''Le Nageur d'un seul amour'' (1985, ''Maitasun bakarreko igerilaria''). Antzerki-lanei dagokionez aipagarriak ditu: ''La Soirée des proverbes'' (1954, ''Atsotitzen gaua''), ''Histoire de Vasco'' (1956, ''Vascoren historia''), ''Le Voyage'' (1961, ''Bidaia''), ''L'Émigré de Brisbane'' (1965, ''Brisbanetik atzerriratua''). Bere poesiak haurtzaroan, elezaharretan eta paraboletan du oinarria. Antzerki-lanek, berriz, antzerki surrealistaren ordezkari bihurtzen dute Schehadé. Poeta frantses handien bertso baztertuen antologia berezi bat antolatu zuen, ''L'Anthologie du vers unique ''(1977, ''Bertso paregabearen antologia'').
== Erreferentziak ==
{{ lur | data=2011/12/27}}