Eskorbuto (musika taldea): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
t robota Erantsia: ru:Eskorbuto
16. lerroa:
 
== Historia ==
Taldea [[1980]]an sortzen da [[Santurtzi]]n ([[Bizkaia]]), [[punk]] musikaren mugimenduak eraginda. Oso hasiera zaila izan zuten, [[1983]]an, [[Madril]]a zihoazela, poliziak atxilotu zituen beraiek egindako maketa baten letrengatik (ETA edo Maldito Pais España abestiekin) eta lege antiterrorista ezarri zitzaien. Kartzelan egon ziren denboran abandonatuta sentitu ziren [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] hainbat sektoreengandik, eta honekin abesti bat egin zuten ''A la mierda el País Vasco'' deiturikoa. Kantu hau [[RIP (musika taldea)|RIP]] taldearekin batera ateratako diskoan sartu zuten [[1984]]an. Disko honek “[[Zona Especial Norte (diskoa)|Zona Especial Norte]]” izena zuen, eta [[Euskal Herria]]n jotzeko arazo asko ekarri zizkien.
 
Euren lehen albun ofiziala [[1985]]ean iritsi zen, “[[Eskizofrenia]]” izenarekin eta horrekin batera Euskal Herritik kanpora jotzen hasi ziren. [[1986]]an “[[Anti-todo]]” atera zuten, disko hau askorentzako azken urteetako punk diskorik hoberena da. Urte berean album bikoitz bat atera zuten “[[Impuesto revolucionario]]” izenarekin, zuzenean grabaturikoa, eta [[1987]]an estudioan grabaturiko disko bat atera zuten “[[Los demenciales chicos acelerados]]”. [[1988]]an autoproduzitzea erabaki zuten eta “[[Las más macabras de las vidas]]” diskoa atera zuten. [[1992]]an “[[Demasiados enemigos]]” diskoa atera zuten, garai hartan Iosuk eta Juanmak [[heroina]]rekin arazo larriak zituzten. Iosu [[droga]]ren eraginez hil zen, baina drogak utzi ondoren, 1992ko [[maiatz]]aren 31an. Jualmak ere heroina utzi zuen, baina bihotza gaizki zuen, eta hori gainditzeko indarrik ez zuenez 1992ko [[urria]]ren 8an hil zen.