Eddy Merckx: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
72. lerroa:
 
[[1967]]ko [[abenduaren 5]]ean, Acou Claudinerekin ezkondu zen eta 2 seme.alaba dituzte, Sabrina ([[1970]]ean jaiotakoa) eta Axel ([[1972]]an jaiotakoa), azken hau txirrindulari profesionala, aita bezala, [[1993]] eta [[2007]] artean<ref>{{es}} http://www.abc.es/personajes/famoso.asp?biografia=Eddy%20Merckx%20&historia=151</ref>.
 
== Biografia ==
Eddy Merckx [[Meensel-Kiezegem]]en, [[Flandria]]n, jaio zen [[1945]]eko [[ekainaren 17]]an. 3 senideetan zaharrena izan zen; beste biak bikiak ziren: Micheline eta Michael. Txikia zenean, [[Brusela]]ko Woluwe-Saint-Pierre auzora joan ziren bizitzera eta familiak frutategi bat zuen han.
{{aipu|''Haurtzaro ederra izan nuen. Guraso maitagarri eta sentiberak. Ez ginen aberatsak, baina... nire senideak eta nik ez genuen inoiz beste ezer nahi izan. Aita tenple handiko gizona zen eta ama, berriz, gozoa oso. Biak izan ziren eredu niretzat eta biren nahasketa naiz ni. Aitarengandik jaso nuen lanerako grina. Nekatu gabe egin zuen lan negozioa altxatzeko, zorrotza zen diziplinan, baina, era berean, filosofo samarra ere bai. Nire amarena dut alde xamurrena: zaila egiten zait inori ezezkoa ematea...''<ref>{{es}} http://www.arcotriunfal.com/99/eddy_merckx.html</ref>}}
 
Izan zuen lehen bizikleta bigarren eskukoa zuen. 8 urte zituen eta, garai hartan, [[Stan Ockers]] txirrindulari belgiarra zen bere heroi. [[1956]]an hilko zen hura [[Anberes]]en izandako istripu batean.
 
Merckx ez zen ikasle ona izan, baina kiroletan beti nabarmendu zen. Horrela dio:
{{aipu|''Gorroto nion eskolari. Gustuko nituen kirolak, baina gorroto nion eskola barnean egoteari eta ahal izan nuen bezain pronto utzi nuen. Arazoak izan nituen etxean horregatik, aitarekin batez ere...}}