Chavín de Huántar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
10. lerroa:
| Urtea = 1985
}}
'''Chavín de Huántar''' [[Peru]] iparraldeko [[arkeologia-aztarnategi]] garrantzitsua da, [[K. a. IX. mende]]koa, '''Chavin kultura''' delakoaren erdigunea eta adibide nagusia. Marañon ibaitik hurbil dago, [[Andeetako goi-ordokia]]n. Erdialdean ageri den plaza baten inguruan dauden bi eta hiru altuerako eraikuntzek osatzen dute multzo guztia. Bertako eskulturarik ospetsuena ''Estela Raimondi'' izenekoa da. Peruko kostaldean badira [[chavinChavin kultura]]kokulturako beste gune batzuk [[Chicama Viru]], [[Punkuri]] eta [[Casma]] haranetan.
 
Erdialdean ageri den plaza baten inguruan dauden bi eta hiru altuerako eraikuntzek osatzen dute multzo guztia. Bertako eskulturarik ospetsuena ''Estela Raimondi'' izenekoa da.
 
==Chavín zibilizazioa==
 
Orain dela hogei bat mila urte Perun kultura prozesu bat hasi zen; geroko [[inken kultura]] hasierako prozesu haren azken maila izan zen. [[Behe Paleolito|Behe]] eta [[Goi Paleolito]] aroak hartzen dituen bilakaera geldiko aldi luze baten ondoren, mundu zaharreko historiaurrean [[Neolito iraultza]] esaten zaiona hasi zen, K.a 2500. urte inguruan. Iraultza hark bi ezaugarri nagusi izan zituen: nekazaritzaren indartzea, batetik, eta, bestetik, animaliak hezitzea. Bi gertaera horien eraginez, biztanleek bizimodu sedentarioa egiteraegokitu ziren, eta gizartearen egitura erabat korapilatu zen. Hala, hiru mila urte inguruko prozesu bat hasi zen, eraketa prozesua; aldi horretan ezarri ziren antzinako Peruko kulturaren oinarriak. Garai hartako adierazgarri nagusia Chavín zibilizazioa izan zen; mila urteko tartean, Peruko lurraldean nolabaiteko batasuna lortu zuen zibilizaio hark. Mota horretako aldi bateratzaileei kultura horizonteak esaten diete arkeologoek; batasun hori hautsi eta han eta hemen lekuan lekuko talde banakatuak sortu ziren bi aldiei bitarteko aldi esaten diete. Peruko arkeologiaren sailkapen hori eta Ameriketako erdialdeko beste eskualdeetako sailkapenak elkarrekin parekagarriak dira: klasikoa, garai klasikoaren krisia edo postklasikoa.
 
K.o. 400. urte inguruan amaitu zen eraketa prozesua, eta Chavín zibilizazioak beste zibilizazio batzuri utzi zien lekua. Zibilizazio berri horiek, aurreko garaiko kultura, ekonomia eta gizarte oinarrietatik abiatuta, arte sormenaren goreneko mailara iritsi ziren. Peruko kulturaren aldi klasikoa da hori. Garai horretan, aipatzekoak dira [[Moche]] edo [[Mochica]] herriak iparraldeko kostaldean, eta [[Paracas]] eta [[Nazca]] herriak hegoaldekoan.
 
==Arkitektura==
 
ChavinChavín de HuantarHuántar hiriak gizarte aski aurreratua zuen, eta horrek [[nekazaritza]] teknika berriak eta arkitektura monumentala lantzen hastea ekarri zuen. Nekazaritza teknika herriak asmatu ziren, [[arto]]a bihurtu zen elikagai nagusia, eta artoa lantzeko [[ubide]]ak, [[akuedu]]ktuak eta abar eraiki behar izan zituzten. Garai hartan hasi bide ziren, halaber, [[ongarri]]ak erabiltzen. Bizitoki egonkorrak sortu ahala, bestalde, gizarte aldaketak gertatu ziren eta ekoizpenaz gainerako beste zeregin batzuk sortu ziren, artearekin eta [[erlijio]]arekin loturiko zereginak hain zuzen ; herrietan gune handiak eraikitzen hasi ziren, erlijio zereginetarako ospakizun zentroak seguru asko, eskultura bikainez hornituak.
 
ChavinChavín de HuantarHuántar izan zen garai hartan Peru inguruko erlijio gune handienetako bat, ez neurriari dagokionez, baizik eta [[arkitektura]] multzoaren konplexutasunari eta han aurkitu diren eskultura lanen kopuruaz.
 
Hirigunea [[plaza]] zabal baten inguman eraikitako egitura desberdinez osaturiko multzo bat da ; eraikin aipagarriena gaztelua da, bertako Tenplu Zaharra batez ere. U baten formako tenplua da, erdian ekialdera irekitako [[patio]] lauki-zuzen bat duena. Kanpoaldetik plataforma gotor batzuk ditu, eta honetan giza eta animalia buruak ditu txertatuak. Kanpoaldera irekitako ate bakarra dago, lehen solairuko sarrera nagusikoa, eta leihorik batere ez ; barrualdea ordea ez da gotorra, E bat eratuz maila desberdinetan eraikitako galeriez, eskailerez, maldez etab. osatua baizik.
23 ⟶ 31 lerroa:
[[File:Estela.jpg|thumb|left|Raimondi oroitarria, Ancash, Peru]]
 
ChavinChavín estiloak K.a. 400-200 urteen artean iritsi zuen garai oparoena. Estilo honen ezaugarriak [[harlandu]]etan, [[erlaitz]]etan, [[ateburu]]etan, [[obelisko]]etan eta abarretan antzematen da, eskulturan batez ere, baina baita [[zeramika]]n, [[urre]]gintzan eta [[kotoi]]aren lanketan ere.
 
ChavinChavín estiloko lan aipagarrienak eskulturaren edo, hobeki esan, [[irarlan]]en alorrekoak dira. Arkitektura obretan txertaturik ageri dira lan bikainenak, eskultura monumentalak eta harri zizelatuak. Oro har, [[abstrakzio]] handiko lanak dira, elementu heraren errepikazioz ([[kondor]]ra, [[jaguar]]ra etab.) apainduak. Gaiei dagokienez, irudi antropomorfoak agertzen dira ia beti, baina [[felulo]]ekin, jaguarrekin, hegaztiekin etab. osatuak. [[Hilarri]]ak eta [[oroitarri]]ak dira eskultura nagusiak, besteak beste Lanzon, Tello eta Raimondiren oroitarriak, Kondorren oroitarria etab. Monumentu horiek zerrenda horizontal eta bertikaletan inskribaturiko irudiak dituzte, eta adituen ustez esanahi jakineko esaldi modukoak osatzen bide zituzten ; hizkera formal oso konplexu batean idatzitako esaldiak dira.
 
Hilobietan hainbat bitxi aurkitu da, [[hezur]]rez, harriz eta [[zeramika]]z eginak, baina urrezkoak dira guztietan aipagarriak. Chavin kultura izan baitzen urrea erabili zuen Peruko lehen kultura.