Hizkuntza hil: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
5. lerroa:
Arrazoi asko izan litezke hizkuntza bat desagertzekoak, bata bestearkin loturik ager daitezkeenak. Estareako, [[Gaztela]] eta [[Aragoa]]ren [[Amerika]]ko konkista, non gaixotasunek, morroitzak eta tratu txarrek [[karibe]]ak kolpekatu arren, euren hizkuntzak [[1920]] arte iraun zuen.
 
Bortizkeria. Gerrek, inbasioek eta kolonizazioek hizkuntza bateko [[hiztun]]ak desagertarazi ditzakete, hizkuntza eurekin batera desagertuz: [[Tasmania]]ko edo Amerikako [[indiar hizkuntza]] batzuen kasua.
 
Gertakari naturalak eta gaixotasunak. Honelako gertaerek herri oso bat desagertarazi dezakete, eta honekin batera hizkuntza. Beste kasu batzuetan hiztunek beste kultura baten barnean bilatu behar dute babesa, azken honen hizkuntza eta ohiturak hartuz. Gaixotasunen kasuan, gaurko ikertzaileek kontu handia izan behar dute, edozein gaixotasunen kutsadura hilkorra izan baitaiteke.
 
[[Garapen linguistiko]]a. Denbora epe luze batean gertatutako aldaketa txikiek hizkuntza bat goitik behera eralda dezakete. Honela sortu ziren [[hizkuntza erromantze]]ak [[latin]]etik, hau desagertuz.
 
[[Ekonomia]]ren eragina. Kasu honetan gurasoek seme-alabek beste hizkuntza bat ikasiz etorkizun hobea izango dutela pentsatzean gertatzen da. Belaunaldi bitan jatorrizko hizkuntza desagertzeko zorian egon daiteke. [[Ingeles]]ak beste hizkuntza askoren aurka egiten duen presioaren kasua da hau, [[daniera]] edo [[norvegiera]] bezalako hizkuntza garrantzitsuak barne, nahiz eta hauek oraindik arriskuan ez izan.
 
Kultura prestijioa. Hau askotan aurrekoarekin lotuta dago, askotan kultura prestijioa aberastasun materialetik dator-eta. Hizkuntza txikien desagerpenerako mekanismo garrantzitsuenetako bat da. Atzerriko hizkuntza betek prestijioa hartzean eta elite kultural edo ekonomikoa erabiltzen hasi bezain laster, denbora gutxi iragango da ikasketa hau periferia geografiko zein kulturalera zabaldu arte, eta umeek jatorrizko hizkuntza ikastetik atzerrikoa ikasten hasi arte.
 
Nahita burututako aldaketa. Ez da batere ohikoa, baina badaude kasu dokumentatuak non herri batek nahita eta batzar bidez hizkuntzaz aldatzea erabaki duen ([[yaaku]] herria, esaterako).