Ramon de la Sota Aburto: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
21. lerroa:
Gaztetan [[Resurreccion Maria Azkue]]ren ikaslea izana, [[1904]]an [[Ingalaterra]]ra ikastera joan zen. [[1912]]an [[Londres]] hiriko King's College unibertsitatean Itsas [[Ingeniaritza]] amaitu eta an garaiko munduko gizarte, politika eta kultur korronteen eragina jaso zuen, [[Ingalaterra|ingeles]] heziketa argi eta garbia jasoz.
 
[[1913]]an [[Euskal Herria|Euskal Herrira]] itzuli eta [[Bilbo]]n [[Eusko Alderdi Jeltzalea|Eusko Alderdi Jeltzaleko]] kide egin zen. [[1917]]an [[Balmaseda]] barrutia ordezkatuz [[Bizkaiko Foru Aldundia|Bizkaiko Foru Aldundiko]] diputatu izan zen, ondoren, [[1917]]-[[1919]] bitartean [[Euskal Autonomia Erkidegoko ahaldun nagusien zerrenda|Bizkaiko AldunAhaldun Nagusia]] izen zelarik. [[Euskaltzaindia]] nahiz [[Bilboko Orkestra Sinfonikoa]] eta [[Bilboko Arte Eder Museoa]]ren sorrera bultzatu zuen [[Euskal Kultur Batzordea]]ren sortzaileetako bat izan zen. Euskal Kultur Batzordeak [[Oñati]]ko [[Eusko Ikaskuntza]]ren Kongresua antolatu zuen. [[1925]]aren amaieran bere kargutik dimititu zuen.
 
[[1937]] bere aita [[Ramon de la Sota]] hiltzean haren ondasunak jaso zituen: [[Euskalduna ontziola]]ren jabea zen Sota eta Aznar Konpainiaren kapitalaren %40a baino geiago, konpainia hura tartean honako enpresen nagusia ere bazelarik: Menera mendilerroko [[burdin]] mehatak, ''Siderúrgica del Mediterráneo'', ''Franco Española de Alambres'' eta ''Cables Erandio''. Bestalde, Ramon de la Sota Aburtok Polar aseguruetxea sortu zuen, honek [[Londres]], [[Paris]], [[New York]], [[Rotterdam]], [[Duisburg]] eta [[Atenas]] hirietan bilegoak zituelarik.