Igande Odoltsua (1920): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
5. lerroa:
 
'''Igande Odoltsua''' ([[ingeles]]ez ''Bloody Sunday'') [[Irlandako Errepublikako historia]]n eztabaida handiak sortu zituen gertakariari deitzeko izengoitia da. Gertakari honetako aurreneko ekintza, [[1920]]an [[futbol gaelikoa|futbol gaeliko]] partida batean [[Dublin]]go [[Croke Park]] zeuden ikusle eta jokalarien aurkako sarraskia izan zen.
 
== Aurrekariak ==
[[Fitxategi:Cairo gang.jpg|thumb|300px|left| [[1920]]ko [[azaroaren 21]]ean erailko zituzten
[[Fitxategi:Bloody Sunday 1920 ticket.jpg|thumb|300px|left| Croke Park estadioan jokatu behar zen Tipperary-Dublin futbol gaeliko partidako ticketa]]
 
Igande Odoltsuaren jatorria [[Irlandar Independentzia Gerra]] izan zen ([[1919]]-[[1921]]). Ondoren etorri zen [[Irlandako Errepublika]]ren independentzia eta bere legebiltzarra edo [[Dáil Éireann]].
 
Irlandako Errepublikaren indar armatua, lehengo ''Irish Republican Army'' edo [[Irlandako Armada Errepublikarra (1919-1921)|Irlandako Armada Errepublikarra]], irlandar separatismoarekin bukatu nahi zutela-eta, britainiar poliziaren (Royal Irish Constabulary, RIC), erakunde laguntzaile eta Britainiar Armadaren aurkako gerrila gerran hasi zen.
 
Gobernu britainiarrak bere indar paramilitar propioak formatu zituen, ''Black and Tans'' eta ''Auxiliary Division'' (''Auxiliaries'' edo ''Auxies'') delakoak. Talde hauen jokaera oso entzuna izan zen, bortitza eta biolentoa baitzen oso, eta ez IRAko kide ziren susmagarriekin edo presoekin bakarrik, irlandar guztiekin baizik. ''Auxiliary Division'' hau izan zen Igande Odoltsuan gertatutako sarraskiaren egilea.