Deustuko zubia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
27. lerroa:
'''Deustuko zubia''' [[Bilbo]]ko [[Deustu]] eta [[Abando (auzoa)|Abandoko]] auzoak batzen dituen [[zubi]]a da<ref>[http://www.bilbao.net/castella/residentes/vivebilbao/publicaciones/periodicobilbao/200612/pag39.pdf Bilboko Udalaren webgunea: Los puentes levadizos de Bilbao]</ref>.
 
[[Bilbo]]k [[Deustuko Elizatea]] anexionatu zuenetik, hamar urte igaro ziren, [[Bilbo]] eta [[Deustuko San Pedro]] zubi batez lotzeko proiektu bat zehaztu zen arte. Eraikuntza obrak [[1932]]an hasi ziren, eta [[1936]]rako amaitu zuten zubia. Zubia [[Ricardo Bastida]] arkitektuak egin zuen, Jose Ortiz de Artiñano eta [[Ignacio Rotaetxe]] ingeniariekin batera<ref>[http://www.deia.com/es/impresa/2008/04/23/bizkaia/herrialdeak/461574.php Deia: El puente de Deusto afronta su primera reforma integral tras 70 años de servicio]</ref> ([[2001]]etik zubian Rotaetxeren omenezko plaka bat dagoelarik).
 
Gerra zibilarekin batera frankisten aurrerapena oztopatzeko leherrarazi egin zuten [[1937]]ko [[ekaina|ekainean]]. Ondoren, frankistek [[Bilbo]] bereganatzean berreraikitze lanak hasi ziren eta ''"Puente del Generalisimo"'' izena jarri zioten zubi berriari, jatorrizko Deustuko zubia izena aldatuz. Izen hori, [[1979]]. urtera arte mantendu zen, urte hartan zubiak bere jatorrizko izena berreskuratu zuen.