Zibilizazio minoiko: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
2. lerroa:
[[Fitxategi:Map Minoan Crete-en.svg|thumb|right|400px|Aurkikuntza minoiko garrantzitsuenak]]
'''Zibilizazio minoikoa''' [[Brontze Aro]]ko kultura aurre-helenistiko bat da, [[Kreta]]ko ([[Grezia]]) irlan k.a. 3000 eta 1200 urteen artean garatua. Izen hau, bere aurkitzaileak, [[Sir Arthur Evans]]-ek, Knososeko jauregia (kultura honen adierazgarriena) [[Minos]] eta [[Minotauro]]aren kondairarekin lotu zuelako du.
 
ME aroan, Kretako lehenengo jauregi handiak Knossosen, Feston, Malian eta Zakron eraiki zirenean, iritsi zuen zibilizazio minoikoak goraldia (K.a. 1900). Aginpidezko gune horiek are luxu handiagoz berreraiki zituzten K.a. 1700 urtean, Egeo inguru hartan nagusi zen zibilizazio indartsu eta antolatu haren agerpide gisa.
 
Ezer gutxi dakigu zibilizazio haren gobernuaz eta administrazioaz, oharrak idazteko erabiltzen zuten Lineal B idazkera ez baita oraindik deskodetzerik izan. Baina greziar mitoak antolamendu aurreratu baten oihartzuna jasotzen du, eta haien errege eponimoa, Minos, infernuetako Epailetzat zeukan.
 
Jauregi minoikoak, konplexutasun handiko eraikinak izateaz gainera, eskualde bakoitzeko administrazio, erlijio eta ekonomia gune nagusiak ziren. Indusketetan erlijioarekin zerikusia duten tresnak eta jainkoak gurtzeko lekuak aurkitu izan direnez, uste izatekoa da erregea orobat zela apaiz, eta haren egoitza zutela baita ere biltoki beste apaiz batzuek, agintariek, artistek, eskulangileek, eta zerbitzariek. Uharte haien arteko harremanak ez dirudi iskanbilazkoak izan zirenik, bakezkoak baizik; eta hondamenak naturak eragindakoak izan ziren.
 
MO aroaren hasieran Kretako zati handiena hondatuta gertatu zen, eta hango biztanleek ihes egin zuten. Gaur egun badira elementu berriak jakin ahal izateko zein izan zen hondamen haren kausa, zenbateko eragina izan zuen, eta zer ondorio izan zituen. Hondamen hura hain handia izan zen, non ezinezkoa baitzen gizakiak sortua izatea, eta Santorin uhartediko Thera uharteko sumendien leherketari egotzi izan zaio –sumendi bateko krater baten ertza zen, izan ere, Kretatik 120 km iparraldera– MO I B aldiari amaiera eman zion hondamen hura. Sumendi haren leherketak inguru haietan eta batez ere Kretan zer nolako hondamena eragin zuen sumatzeko, konparatzea besterik ez dago sumendi haren leherketa eta 1883an Javako itsasoko Krakatoa uhartean izan zena, bi sumendi horiek antzekoak baitira, baina kontuan hartu beharra dago Therako leherketa Krakatoakoa baino lau aldiz handiagoa izan zela. Ipar-mendebaleko haizeak errautsezko hodei handi bat zabaldu zuen Kretako ordoki eta haranetan barrena, eta bolada luze baterako agortu zituen soroak. Tsunami izugarri hark Kretako iparraldeko kostalde guztia suntsitu zuen, bai eta iparraldeko portuetan gerizatutako ontzi guztiak ere. Sumendiko galdara lehertu aurretik izan ziren lurrikarek jauregiak suntsitu zituzten, haien eraikuntza berezia zen eta, baina ezin baztertu daiteke eraikin haiek talka uhinen eraginez lurreratu ez zirenik.
 
==Arkitektura==