Mikrobiologia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
MerlIwBot (eztabaida | ekarpenak)
Josu (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
12. lerroa:
* izoztuta gorde daitezke luzaro.
 
Mikroorganismoen (gehienbat [[bakterio]] eta [[birus]]en) dibertsitatea aztertzeaz gain, mikrobiologiak aplikazio praktiko ugari garatzen lagundu du. Mikrobioak ezagutu aurretik gizakiak bazekien prozesu mikrobiarrak erabiltzen bere onerako: [[ardo]]a eta beste edari alkoholiko batzuen ekoizpena, [[gazta]]rena, [[mamia]] edo [[jogurt]]ena, [[ogi]]arena...aspalditik dira ezagunak, euren oinarri teorikoa ([[hartzidura]]rena) ezezaguna izan arren. [[Louis Pasteur]]-ek mikrobiologiaren oinarri teorikoak finkatuko ditu XIX. mendearen erdialdean, eta hortik abiatuta beste zientzialari batzuek ([[Robert Koch|R. Koch]], [[Martinus Beijerinck]]...) arlo zientifiko berria osatuko dute XIX. mendearen bukaeran. Mikrobiologiaren oinarri teoriko horretatik aplikazio praktiko asko garatu dira azken urteotan: nekazaritza arloan (bio-insektizidak), elikagaien eremuan (edari alkoholiko, esneki eta landare-hartzituen ekoizpena...), medikuntzan (txertoen ekoizpena, antibiotikoen sintesia...),farmazia industrian ([[bitamina]]k eta beste molekula organikoak lortzeko), [[ingeniaritza genetiko]]an, industria petrokimikoan ([[metano]]aren ekoizpena, biodigestore [[anaerobio]]etan), industria ekologikoan (hondakin organikoak degradatzeko, [[Hondakin-uren tratamendua|ur zikinak arazteko]]...), meatzaritzan (mikrobiar meatzaritza), e.a.
 
Mikrobiologiaren aurrerapenak XX. mendean zehar (batez ere mikrobiologia klinikoaren arloan, [[txerto]] eta [[antibiotiko]]en aurkikuntzarekin) zeharo aldatu du gizadiaren patua: 1900. urtean heriotza eragiten zuten hiru zigor nagusiak hauek ziren: [[gripe]]a eta [[pneumonia]], [[tuberkulosi]]a eta [[gastroenteritis]]a. Ehun urte geroago (2000. urtean) bihotz-gaitzak, [[minbizi]]a eta garun-gaitz baskularrak (garun-enboliak). Datu honek agerian uzten du gaixotasun infekziosoek eragiten zituzten kalteak nabarmen gutxitu direla denbora tarte horretan.