Vincenzo Viviani: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
No edit summary
17. lerroa:
}}
 
'''Vincenzo Viviani''' ( [[Florentzia]], [[1622]]ko [[apirilaren 5]]a - [[Florentzia]], [[1703]]ko [[irailaren 22]]a) [[Italia|italiar]] [[Matematika|matematikari]]a eta [[Fisika|fisikari]]a izan zen, [[Evangelista Torricelli|Torricelli]]-ren ikaslea eta [[Galileo Galilei|Galileo]]-ren laguntzailea.
 
== Biografia ==
Vincenzo Viviani —Jacopo di Michelangelo eta Maria Alamanno del Nente deitzen ziren gurasoak, [[Toskana]]ko aitoren etxeetakoak biak— [[Florentzia]]n jaio zen, 1622. urtean. [[Jesusen Konpainia|Jesuiten]] eskola batean ikasi zuen, non, ikasle bikaina izateagatik, [[Fernando II.a Medici]] duke handiak beka bat eman zion matematikako liburuak eros zitzan. Torricelli izan zuen tutore, eta Fisika eta Geometria ikasi zituen berarekin. 1639an, 17 urte zituela, Galileorekin hasi zen lanean, eta ezagutzen den hari buruzko lehenengo biografia idatzi zuen. Vivianik, gainera, berridatzi egin zituen [[Arkimedes]]en eta [[Euklides]]en idazkiak. [[1661]]ean, geroago [[Foucaulten pendulua|Foucault-en pendulu]]a izenarekin ezaguna izango zen [[saiakera]] idatzi zuen, [[Léon Foucault]]ek esperimentu hori zehatz formulatu eta frogatu baino ia 200 urte lehenago. [[1666]]an, Fernando II.a Mediciren gortean sartu zen Viviani, matematikari.
 
Ilargiko krater bati [[Viviani (ilargiaren kraterra)|Viviani]] izena jarri zioten haren omenez.