Ebers papiroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
8. lerroa:
 
== Jakintza medikoa ==
Papiroak 110 orrialde ditu eta Egiptoar idazkera hieratikoan idatzita dago. Gaur egungo Antzinako Egiptoko medikuntzaren lekukorik handiena da, bertan 700 bat formula magistral eta erremedio azaltzen dira. Haien artean hainbat sorginketa topatzen dira, hauen helburua eritasunaren sortzeaileak ziren deabruak kanporatzea omen zen. Baina horretaz gain, adierzagarria da baita ere behaketarako zuten ohitura enpirikoa.
 
Papiroak "Bihotzaren tratatua" dauka. Bertan bihotza odol-sistemaren erdialdea bezala deskibatzen da, non odol-hodi ezberdinak batzen diren. Hauetatik gorputzaren jariakin guztiak garraiatzen dira, hala nola, odola, malkoak, gernua, semena, etab. Beste gai batean alterazio mentalak azaltzen dira, depresioa eta dementzia batez ere. Ginekologia eta Obstetriziaren arloan azalpen ugari daude, hauen arten kontrazepzio metodoak, haurdunaldiaren diagnostikorako argibideak eta hainbat arazo ginekologiko topatzen dira. Dermatologia, urologia, digestio aparatua eta hainbat tratamendu kirurgikoetaz ere mintatzen da.
 
==Adibideak==
* '''[[Asma:]]''' belar nahasketa bat adreilu baten gainean berotu gaixoak lurrunak arnas ditzan.