Ana de Armas: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Koro (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
18. lerroa:
 
'''Ana Celia de Armas Caso''' (Santa Cruz del Norte, [[Kuba]], [[1988]]ko [[apirilaren 30]]a) aktore kubatarra da. Orain [[Espainia]]n bizi da, [[Madril]]en eta herrialde honetan grabatu zuen lehen telesaila ''El Internado'' izan zen. Ana, protagonista zen beste hainbat gazterekin batera, eta telesailak izan zuen arrakasta dela-eta, kubatarrak herrialde honetako aurpegi ezagunenetarikoa du, telesail hau milioika ikuslek jarraitzen baitzuten astero.
 
== Biografia ==
[[Fitxategi:Recojido2wj4.jpg|thumb|300px|right|Ana de Armas]]
Txikitatik zuen argi eta garbi aktore edo dantzari izan nahi zuela. Zorionez, 14 urterekin [[Kuba]]ko Arte Eskola Nazionalean sartzeko aukeratua izan zen. Bere lehen arrakasta zinematografikoa ''Una rosa de Francia''filmarekin iritsi zen, 16 urte besterik ez zituenean, Alex Gonzalezekin batera protagonizatu zuena<ref>{{es}}http://www.lahiguera.net/cinemania/actores/ana_de_armas/</ref>. Geroago, ''Madrigal'' izeneko filmean parte hartu zuen eta baita ''El edén perdido'' telesailean ere. Horrelaxe kontatzen ditu lehen urteak Anak:
{{aipu|'' Me encantaba el baile, iba casi todos los fines de semana al ballet con mi abuelo, me hubiera gustado hacer ballet clásico, pero cuando tenia once o doce años supe que seria actriz, y como lo tenia tan claro, me lancé a la escuela de teatro a los trece.<ref>{{es}} http://www.loultimodeloultimo.com/index.php/reportajes/ana-de-armas-mi-vida-va-por-donde-marca-mi-instinto/</ref>''}}
 
Antzerkigintzan zaletua, Ana [[Madril]]era joan zen casting-etara aurkezteko asmoz. Astebetera, lortua zuen papera ''El Internado'' seriean Globomedia ekoizlearen eskutik. Dozena erdi bat denboraldietan, ''Carolina Leal'' izan zen eta [[Yon González]] (Iván), Martín Rivas (Marcos) edo [[Elena Furiase]]rekin (Victoria) batera egin zuen lan.
 
Egia esan, parte hartu duen lan gehienak arrakasta handikoak izan dira. ''Mentiras y gordas'' filma adibidez, [[2010]]eko ikusiena izan zen eta 4 bat milioi euro irabaztea lortu zuen.
 
Kubatarra hainbat aldizkariren azal ere izan da: [[2008]]ko apirilean ''FHM'' gizonezkoen aldizkarian azaldu zen; [[2009]]ko apirilean ''Must! Magazine'' aldizkarian eta urte horretan bertan, abuztuan, ''Vanidad'' moda aldizkarian, besteak beste.
 
Uda horretan bertan, bere ilaje ederrak ''Herbal Essences'' markaren irudi izatera eraman zuen, eta [[2009]]ko udako ''Hobekien Zaindutako Adats Sexyaren Saria'' eman zioten.
 
Etorkizuneko balizko lanen aukera izan ahal izateko, ingelesa hobetu nahi zuen eta [[AEB]]etara joatea erabaki zuen (horregatik utzi zuen ''El internado'' seriea), bide batez, atseden hartu eta lana alboratuz.
 
[[2010]]eko uztailean, ''Hispania'' grabatzeari ekin zioten, [[Antena 3]]eko telesaila eta Anak ''Nerea'' esklaboaren papera egin zuen. [[Urriaren 25]]ean estreinatu zuten eta [[Antena 3]] nagusitu zen audientzien lider, arrakasta behin eta berriro errepikatu zuelarik. Urte berean, ''Ánima'' laburmetraian ere agertu zen.
 
[[2011]]n, bere lanbideari beste norabide bat eman nahi ziola-eta, ''Hispania'' seriea utzi zuen. 16 episodioetan iraun zuen egin zituen 2 denboraldietan.
 
Publizitatean lan egiteko aukera ere izan du eta ez da makal ibili esparru honetan ere. Marc Jacobsen ''Protect your skin'' elastiko solidarioen irudi izan da beste aktore batzuekin batera, adibidez.
 
Orain dela gutxi, [[Marc Clotet]] aktorearekin ezkondu zen [[Costa Brava]]n<ref>{{es}}http://www.abc.es/20110720/estilo-gente/abci-armas-marc-clotet-boda-201107201143.html</ref>.