Orfeo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Orrialdetik eduki guztia ezabatzen
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
1. lerroa:
[[Fitxategi:Hermes Eurydike und Orpheus MKL1888.png|thumb|[[Hermes]] (ezkerrean), [[Euridize]] (erdian) eta Orfeo (eskuinean).]]
 
 
'''Orfeo''' (grekoa: Ορφέυς) [[greziar mitologia]]ko pertsonaia bat da. Tradizioaren arabera, bere lira jotzen zuenean, gizon-emakumeak haren inguruan biltzen ziren entzuteko eta beren arimari atsedena emateko. Hala lortu zuen [[Euridize]] ederraren maitasuna, eta hala lortu zuen [[Zerbero]] beldurgarria lokarraraztea [[Hades]]en mundura (inframundura) jaitsi zenean. Orfeo, jatorriz, traziarra zen.
 
Ez [[Homero]]k ez [[Hesiodo]]k aipatzen dute, baina [[Pindaro]]k (K.a. V. mendean) hari buruz dio «kantuen aita» dela.
 
K.a. VI. mendeaz geroztik, Antzinate klasikoko musikari eta poeta nagusietakotzat hartua izan zen; hari buruz esaten da zitara asmatu zuela eta beste bi soka erantsi zizkiola lirari: lehen, lirak zazpi soka zituen; gero, bederatzi, bederatzi musen omenez
 
Tradiziorik ezagunenaren arabera, Orfeo [[Trazia]]ko errege [[Eagro]]ren eta [[Kaliope]] musaren semea zen. Beste iturri batzuen arabera, [[Apolo]]ren semea zen.
 
== Argonauten bidaia ==
Traziarra bazen ere, argonautekin joan zen, eta arraunlarien erritmoa markatzen zuen. Bere musikarekin, bere lagunak babestu zituen sirenetatik, haiek kanta ederrak abesten baitzituzten nabigatzaileak erakartzeko eta jateko. Sirenen ahotsak entzun zituenean, Orfeok lira atera eta bere musika jo zuen, sirenena baino ederragoa, eta sirenen ahotsa estalarazi zuen horrela.
 
== Euridizeren mitoa ==
Orfeoren emazte Euridize hil egin zen, eta Orfeok, tristaturik, hain kantu tristeak abestu zituen, ezen jainkoek eta ninfek negar egin baitzuten eta [[Hades]]en erresumara, inframundura, bere maitearen bila jaisteko aholkatu baitzioten. Bere musika erabiliz, Hadesen eta Pertsefoneren bihotzak ukitu zituen, eta baimena eman zioten Euridizeri bizien mundura itzultzeko, baina baldintza batekin: Orfeok haren aurretik ibili behar zuen, eta ez zuen atzera begiratu behar eguzki-errainuek Euridize erabat argiztatu arte.
 
Hala egin zuen, eta atzera begiratu gabe jarraitu zuen eguzkitara atera arte. Orduan, burua jiratu zuen bere maiteari begiratzeko, baina Euridize ez zegoen arteanerabat eguzkipean, oin bat baitzuen inframunduan. Ondorioz, Euridize airean desegin zen betiko ([[Ovidio]]ren kontakizuna).
 
== Orfeoren heriotza ==
Iturriak ez datoz bat Orfeoren heriotza deskribatzean. Ovidioren bertsioan, Traziako [[Bakanteak|Bakanteek]] harrika eman eta hil egin zuten. Haren burua eta lira [[Hebro]] ibaira bota zituzten. [[Eratostenes]]ek jasotako bertsioaren arabera, [[Dioniso]]k [[Menadeak]] bidali zituen hil eta txikitu zezaten. Ninfa batzuek haren zatiak hartu eta Libetros-en, Olinpo menditik gertu, lurperatu zituzten; haren lira, berriz, konstelazioen artean jarri zuen [[Zeus]]ek.
 
== Orfeo artean ==
Pinturan, [[Albrecht Dürer]], [[Émile Lévy]] eta [[Émile Jean Baptiste Philippe Bin]]-ek ''Orfeoren heriotza'' izeneko pinturak egin zituzten. Musikan, bereziki aipagarria da [[Claudio Monteverdi]]ren ''L'Orfeo, favola in musica'' opera (1607), historiako lehenengo operetako bat. [[Christoph Willibald Gluck]]-ek ''Orfeo eta Euridize'' konposatu zuen 1762an, eta [[Jacques Offenbach]]-ek ''Orfeo infernuetan''.
 
Latindar poesian, [[Virgilio]]k eta [[Ovidio]]k aipatu zuten Orfeo beren obretan.
 
== Ikus, gainera ==
 
* [[Euridize]]
 
== Kanpo-loturak ==
 
{{commonscat|Orpheus}}
 
[[Kategoria:Greziar mitologia]]
 
[[arz:اورفيوس]]
[[bg:Орфей]]
[[bn:ওর্ফেউস]]
[[br:Orfeüs]]
[[bs:Orfej]]
[[ca:Orfeu]]
[[cs:Orfeus]]
[[da:Orfeus]]
[[de:Orpheus]]
[[el:Ορφέας]]
[[en:Orpheus]]
[[eo:Orfeo]]
[[et:Orpheus]]
[[fa:اورفئوس]]
[[fi:Orfeus]]
[[fr:Orphée]]
[[gl:Orfeo]]
[[he:אורפאוס]]
[[hr:Orfej]]
[[hu:Orpheusz]]
[[id:Orfeus]]
[[it:Orfeo]]
[[ja:オルペウス]]
[[ka:ორფეოსი]]
[[ko:오르페우스]]
[[la:Orpheus]]
[[lb:Orpheus]]
[[lt:Orfėjas]]
[[nl:Orpheus (mythologie)]]
[[no:Orfeus]]
[[pl:Orfeusz]]
[[pt:Orfeu]]
[[ro:Orfeu]]
[[ru:Орфей]]
[[sh:Orfej]]
[[sk:Orfeus (mytológia)]]
[[sq:Orfeu]]
[[sr:Орфеј]]
[[sv:Orfeus]]
[[tl:Orfeo]]
[[tr:Orfe]]
[[uk:Орфей]]
[[vi:Orpheus]]
[[zh:俄耳甫斯]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/12/14}}