Luigi Boccherini: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
 
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
1. lerroa:
[[Fitxategi:LBoccherini.jpg|thumb|right|Luigi Rodolfo Boccherini]]
{{ elhuyarlanean }}
 
'''Luigi Boccherini''' edo '''Luigi Rodolfo Boccherini''' (Lucca, 1743 - Madril, 1805) konpositore eta txelo-jotzaile italiarra izan zen.
 
== Biografia ==
[[Lucca|Luccan]], [[Toskana|Toskanan]], jaio zen artisten familia batean. Aita [[kontrabaxu]]-jotzailea eta [[txelo]]-jotzailea zuen, eta arreba balleteko dantzaria. Anaiak, besteak beste, [[Antonio Salieri|Antonio Salierirentzat]] eta [[Joseph Haydn|Joseph Haydnentzat]] libretoak idatzi zituen.
 
Oso ume zela hasi zen Boccherini biolontxeloa jotzen, eta aitak eman zizkion lehen eskolak. Gero, Domenico Vannucci apaiza izan zuen irakasle. Badirudi, 13-14 urte zituela, Luccako jaietan biolontxeloa joz parte hartu zuela.
[[Fitxategi:Monumento a Boccherini (Madrid) 01.jpg|thumb|left|Boccheriniri egindako bustoa, Madrilen (1966)]]
 
== Bidaiak ==
Aitak, Luigiren gaitasuna ikusita, [[Erroma|Erromara]] bidali zuen, garai horretan konpositore ospetsua zen Giovanni Battista Costanzi-rekin ikastera. Han [[Palestrina]] eta [[Allegri|Allegriren]] lanekin trebatu zen. 1757an, [[Erromako San Petri]] basilikan ikasketak amaitu ondoren, aitak [[Austria|Austriako]] gorte inperialean postua lortu zuela eta, harekin eta senideekin batera [[Viena|Vienara]] joan zen.
 
Boccherini Luccara itzuli zen, bere jaioterrian ospea izateko ilusioarekin. Baina arrakasta gutxi —eta soldata baxua— zuela ikusita, 1765ean [[Milan|Milanera]] joan eta han Pietro Nardini eta Filipo Manfredi biolin-jotzaileekin eta Giuseppe Cambini biola-jotzailearekin batera osatutako hari-laukote batean kontzertu-bira bati eman zion hasiera. Haydnen, Boccherini beraren eta beste konpositore garaikide batzuen lanek osatzen zuten haien errepertorioa. 1764 eta 1768 bitartean bi oratorio osatu zituen: ''Giuseppe riconosciuto'' eta ''Gioas re di Giudea''.
 
1768an Parisen jarri zen bizitzen Filipo Manfredirekin batera. Gutxika-gutxika Boccherini geroz eta ezagunago eta ospetsuago egin zen. Espainiako enbaxadore zen Joakin Anastasio Pignatelli ezagutu zuten, eta hark Madrilera joateko konbentzitu zituen, Luis Antonio Borboikoa eta Farneseren —Karlos III.aren anaiaren— babespean. Baina egonaldia ez zen espero bezain onuragarri gertatu, Madrilen bizi ziren musikari italiar askok Boccheriniren talentuari inbidia baitzioten, eta, gainera, gortean gehien preziatzen zuten generoa opera baitzen.
 
Luis Antonio Borboikoa Avilako Arenas de San Pedro herrira bidali zuten, eta orkestra osoa eraman zuen berarekin. Han eta Candeleda izeneko herrian idatzi zituen Boccherinik bere lan ederrenetako asko.
 
== Gainbehera eta heriotza ==
Luziano Bonaparte kontsul frantziarra izan zen haren azken mezenasetako bat, baita Frederiko Gilen II.a erregea ere. Bere bizitzako azken urteak latzak izan zituen, Espainiako mezenasak galtzeaz gain, bi emazteak eta bi alaba ere hil baitzitzaizkion. Madrilen hil zen, 1805ean, nahiko egoera pobrean.
 
[[Kategoria:Italiako musikariak]]
[[Kategoria:1743ko jaiotzak]]
[[Kategoria:1805eko heriotzak]]
[[Kategoria:biolontxelistak]]
 
[[an:Luigi Boccherini]]
[[be:Луіджы Бакерыні]]
[[bg:Луиджи Бокерини]]
[[ca:Luigi Boccherini]]
[[cs:Luigi Boccherini]]
[[da:Luigi Boccherini]]
[[de:Luigi Boccherini]]
[[en:Luigi Boccherini]]
[[eo:Luigi Boccherini]]
[[et:Luigi Boccherini]]
[[fi:Luigi Boccherini]]
[[fr:Luigi Boccherini]]
[[gl:Luigi Boccherini]]
[[he:לואיג'י בוקריני]]
[[hr:Luigi Boccherini]]
[[hu:Luigi Boccherini]]
[[hy:Լուիջի Բոկերինի]]
[[it:Luigi Boccherini]]
[[ja:ルイジ・ボッケリーニ]]
[[ka:ლუიჯი ბოკერინი]]
[[ko:루이지 보케리니]]
[[la:Ludovicus Boccherini]]
[[lt:Luigi Boccherini]]
[[mk:Лујџи Бокерини]]
[[nl:Luigi Boccherini]]
[[nn:Luigi Boccherini]]
[[no:Luigi Boccherini]]
[[oc:Luigi Boccherini]]
[[pl:Luigi Boccherini]]
[[pt:Luigi Boccherini]]
[[ro:Luigi Boccherini]]
[[ru:Боккерини, Луиджи]]
[[sh:Luigi Boccherini]]
[[simple:Luigi Boccherini]]
[[sl:Luigi Boccherini]]
[[sv:Luigi Boccherini]]
[[uk:Луїджі Боккеріні]]
[[xmf:ლუიჯი ბოკერინი]]
[[zh:路易吉·博凯里尼]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/12/14}}