«Lidia»: berrikuspenen arteko aldeak

3.942 bytes added ,  Duela 7 urte
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
(Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea)
 
(Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.)
[[Fitxategi:Lydian-empire-600BCE.png|thumb|300px|Lidia antzinako erresumaren kokapen-mapa]]
{{ elhuyarlanean }}
'''Lidia''' (asiriera: ''Luddu''; grekoa: Λυδία) [[Asia Txikia|Asia Txikiko]] mendebaldeko [[Burdin Aroa|Burdin Aro]]ko erresuma bat izan zen. Antzinako [[Jonia]]tik ekialdera zegoen, gaur egungo [[Turkia]]ren barneko [[Uşak]], [[Manisa]] eta [[İzmir]] probintziak dauden tokian. Populazioa lidieraz mintzo zen (Anatoliako hizkuntza bat). Homerok Meonia deitzen zion eskualdeari.
 
Hititen inperioa erori zenetik persiar akemenestarrek bereganatu zuten arte iraun zuen erresumak. Txanponak egin ziren lehen lurraldea izan zen, [[Txina]]n eta [[India]]n baino lehen, K.a. VII. mendearen erdialdean, Giges-en erregealdian.
 
==Geografia==
Asia Txikiko mendebaldeko eskualde bat zen. Haren mugakideak hauek ziren: iparraldean, [[Misia]]; hegoaldean, [[Karia]] eta [[Frigia]]. Merkataritza-bide handiek zeharkatzen zuten eskualdea, eta meatzaritza-baliabide garrantzitsuak zituen (urrea eta zilarra, besteak beste).
 
Lidiako hiri nagusiak, Lidiaren mende garai batean egon ziren Joniako [[Esmirna]], [[Efeso]] eta [[Mileto]] hiriak kenduta, hauek izan ziren, [[Ptolomeo]]ren arabera:
[[Fitxategi:SardisByzantineShops1February2003.JPG|thumb|300px|Hondakin bizantziarrak Sardes hirian]]
* Sardes, erresumaren hiriburua.
* Filadelfia, Sardestik 45 bat km hego-ekialdera.
* Tiatira (grekoentzat, Pelopia: Πελοπία), Sardestik 40 km ipar-ekialdera. Indigo koloregaiaren merkataritzaren gune nagusietako bat izan zen.
* Magnesia, Sardestik 56 km mendebaldera.
 
==Historia==
Hasieran, Frigiaren mende egon zen eskualdea. [[Homero]]ren arabera, [[Atis]] jainkoaren seme ''Lidos'' izenetik dator Lidia izena. Asiriarrentzat eta egiptoarrentzat, Lud zuen izena eskualdeak. Frigiaren inperioa erori ondoren, K.a. VI. mendean, sortu zen Lidiar Inperioa. Gorenaldian, Lidiak ia Asia Txiki osoa bereganatu zuen, [[Lizia]] izan ezik. [[Karia]] eta [[Bitinia]] ere haren mende zeuden.
 
Kreso errege lidiarrak porrot egin zuen erresuma zabaltzeko gerretan, eta K.a. 546an Ziro Handiak bereganatu zuen Lidia, eta [[Persia]]ren mende gelditu zen. [[Alexandro Handia]]ren konkisten ondoren, seleukotarren erresumaren parte izan zen, eta [[Pergamo]]ren mende gelditu zen ondoren (K.a. 260). Geroago, [[Erromatar Inperioa]]ren mendera pasatu zen, K.a. 129an, eta Asia Txikiko erromatar probintziaren parte izan zen.
 
Erromatarren mende egon zen garaian, helenizatu egin zen, eta, IV. mendean, kristautu. Lidia [[Ekialdeko Erromatar Inperioa]]ren probintzia jendetsu eta aberatsa izan zen. Hala jarraitu zuen, 1206an laugarren gurutzadak Bizantziar Inperioa zatitu zuen arte. [[Nizea]]ko Inperioaren mende gelditu zen orduan.
 
1336an emir turkoek bereganatu zuten eskualdea, eta 1390etik aurrera Otomandar Inperioaren mende egon zen, Turkia estatua sortu zen arte. Turkoen mende, pixkanaka-pixkanaka, Lidiako populazioa, lehen milurtekoan greko eta ortodoxo bilakatua zena, turko eta musulman bilakatuz joan zen.
 
[[Kategoria:Antzinako eskualdeak]]
 
[[am:ልድያ]]
[[ar:ليديا]]
[[az:Lidiya]]
[[bg:Лидия]]
[[br:Lidia]]
[[ca:Regne de Lídia]]
[[cs:Lýdie]]
[[cy:Lydia]]
[[da:Lydien]]
[[de:Lydien]]
[[el:Λυδία]]
[[en:Lydia]]
[[eo:Lidio]]
[[et:Lüüdia]]
[[fa:لیدیه]]
[[fi:Lyydia]]
[[fr:Lydie]]
[[gl:Reino de Lidia]]
[[he:לידיה]]
[[hi:लीडिया]]
[[hr:Lidija]]
[[hu:Lüdia]]
[[id:Lydia]]
[[is:Lýdía]]
[[it:Lidia]]
[[ja:リュディア]]
[[ka:ლიდია]]
[[ko:리디아]]
[[ku:Lîdya]]
[[la:Lydia (regnum)]]
[[lt:Lydija]]
[[mn:Лиди]]
[[ms:Lydia]]
[[nl:Koninkrijk Lydië]]
[[nn:Oldtidsriket Lydia]]
[[no:Lydia]]
[[pl:Lidia (kraina)]]
[[pt:Lídia]]
[[ro:Lidia (stat)]]
[[ru:Лидия]]
[[sh:Lidija]]
[[sk:Lýdia (Malá Ázia)]]
[[sl:Lidija]]
[[sr:Лидија]]
[[sv:Lydien]]
[[th:ลิเดีย]]
[[tl:Lydia]]
[[tr:Lidya]]
[[uk:Лідія]]
[[zh:呂底亞]]
[[zh-classical:呂底亞]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/12/14}}