«Mesias»: berrikuspenen arteko aldeak

4.373 bytes added ,  Duela 8 urte
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
(Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea)
 
(Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.)
[[Fitxategi:Samuel e david.jpg|thumb|right|200 px|Samuel David gantzutzen; [[Dura Europos]], [[Siria]]]]
{{ elhuyarlanean }}
 
'''Mesias''', '''Gantzutua''' edo '''Kristo''' erlijio abrahamikoetan Jainkoaren espirituz beteriko gizona da. Historian zehar, erlijio-adar zenbaitetan, gizon asko kontsideratu izan dira mesias. Jeneralean, Jainkoak hautatutako bidaliari, gizateriara bakea ekarri eta Jainkoaren Erresuma berrezarriko duenari, esleitzen zaio titulu hau.
 
== Etimologia ==
''Mesias'' hitza hebreeratik dator (''mashíaj''), eta "gantzutu" esanahi du. [[Judu|Juduak]] atzerritarren eskuetatik askatuko zituen eta [[Israel|Israelen]] urrezko aroa ezarriko zuen [[David|Daviden]] leinuko errege bati egiten zion erreferentzia. Horrela deitzen zitzaion errege aldarrikatzen zirenei olioz gantzutzeko ohitura zegoelako. Grekozko termino baliokideak ere (''khristós'') "gantzutu" esan nahi du. Termino grekoa oso erabilia da [[Septuaginta|Septuagintan]] eta [[Itun Berria|Itun Berrian]], eta hortik [[Kristo]] hitza sortu da, eta kristauek behin betiko mesias kontsideratzen duten Jesus izenari lotuta, [[Jesukristo]] izena sortu da.
[[Fitxategi:Virgin Mary and Jesus (old Persian miniature).jpg|thumb|left|Maria eta Jesus; miniatura persiarra]]
 
== Judaismoa ==
Judaismoaren barnean, Mesiasengan sinestea [[Tora|Toraren]] edo Jainkoaren Legearen bidez egindako Jainkoaren errebelazioan oinarritu zen. Mesiasen doktrina ez da ikasketa-gai garrantzitsua izan, ez delako judaismoaren ardatz nagusia.
Eskatologia juduaren arabera, Mesiasen etorrera gertaera-multzo jakin batekin batera gertatuko da; besteak beste, judu guztiak [[Agindutako Lurraldea|Agindutako Lurraldera]] itzultzea.
 
== Kristautasuna ==
[[Biblia|Bibliak]] Mesiasen alderdi zenbaiti egiten die erreferentzia; errege, gobernari eta berritzaile da, baita sufritzen duen mirabea ere. Honek Mesias nolakoa izan beharko lukeen gaiaren aurrean, hainbat jarrera sorrarazi ditu.
 
Kristauek [[Jesus Nazaretekoa|Jesus Nazaretekoari]] deitzen diote Mesias, eta Kristo izena ematen diote, hebreerako ''mesias''en itzulpena. Toraren arabera, Mesiasen etorreraren promesa Abrahamen, Isaaken eta Jakoben ondorengo guztietara hedatzen da. Jakobengandik sortu ziren Israelgo 12 tribuak. Tradizio kristauaren arabera, Israeli egindako promesa gizaki guztiei egina bezala ulertu behar litzateke. Hori dela eta, Jesus izango litzateke Mesias, eta gizateria osoaren erredentorea.
 
[[Jehovaren Lekukoak|Jehovaren Lekukoentzat]] mesiasen ikusmoldea gainerako korronte kristauen antzekoa da, eta garrantzi handia du haientzat Jesusen Bigarren Etorrerak. Hala ere, Hirutasun Santuaren doktrina ez da kontuan hartzen, mesiasek ez du, beraz, izaera jainkotiarra; Jehovaren bitartekoa da.
 
== Islama ==
Islamaren arabera, Jesus Nazaretekoak (Īsā edo Isa), [[Mahdi|Mahdik]] edo "jainkoak gidaturiko ongiak", justiziaren aro berri bat inauguratuko du.
 
Islamaren gehiengo batentzat, Mahdi ''Azken Denboretan'' jaioko da; ez da, beraz, existitu den pertsona zehatz gisa hartzen. Mahdik txiroekin harreman berezia izango duela esaten da. Talde askotan Mesias eta Mahdi terminoak nahasian dabiltza.
 
== Kanpo-loturak ==
* [http://www.biblegateway.com/passage/?book_id=29&chapter=7&version=61#fes-RVR1995-17787c Bible Gateway] gaztelaniaz
 
[[Kategoria:Judaismoa]]
[[Kategoria:Erlijioak]]
 
[[af:Messias]]
[[ar:الماشيح]]
[[arc:ܡܫܝܚܐ]]
[[arz:المسيح فى الاديان الإبراهيميه]]
[[bg:Месия]]
[[bn:মসিহ]]
[[bpy:মেসসইয়াস]]
[[ca:Messies]]
[[cs:Mesiáš]]
[[da:Messias]]
[[de:Messias]]
[[el:Μεσσίας]]
[[en:Messiah]]
[[eo:Mesio]]
[[fa:مسیح]]
[[fi:Messias]]
[[fr:Messie]]
[[gl:Mesías]]
[[he:משיח (דתות)]]
[[hr:Mesija]]
[[ht:Mesi]]
[[hu:Messiás]]
[[ia:Messia]]
[[id:Mesias]]
[[is:Messías]]
[[it:Messia]]
[[ja:メシア]]
[[ko:메시아]]
[[la:Messias]]
[[lt:Mesijas]]
[[mk:Месија]]
[[ms:Al-Masih]]
[[mwl:Messias (Judaísmo)]]
[[mzn:مسیح]]
[[nds:Messias]]
[[nl:Messias]]
[[no:Messias]]
[[oc:Messias]]
[[pl:Pomazaniec]]
[[pt:Messias]]
[[ro:Mesia]]
[[ru:Мессия]]
[[sh:Mesija]]
[[simple:Messiah]]
[[sk:Mesiáš (náboženstvo)]]
[[sl:Mesija (judovstvo)]]
[[sq:Mesia]]
[[sr:Месија]]
[[sv:Messias]]
[[th:เมสสิยาห์]]
[[tl:Mesiyas]]
[[tr:Mesih]]
[[uk:Месія]]
[[wo:Almasi bi]]
[[yi:משיח]]
[[zh:彌賽亞]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/12/14}}