Set (mitologia): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
 
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
1. lerroa:
[[Fitxategi:Set.svg|thumb|300px|Set jainkoaren irudikapena]]
{{ elhuyarlanean }}
Antzinako [[Egipto]]ko mitologian, '''Set''' (edo '''Seth''') basamortuko, ekaitzetako eta kanpotarren jainkoa zen. Mitologia berantiarrean, iluntasunaren eta kaosaren jainkoa ere izan zen. Izen grekoa Σήθ da, ''Sēth''. Antzinako Egiptoko hizkuntzan, '''Suty''', '''Sutej''', '''Setesh''' edo '''Seteh'''.
 
Egiptoko artean, Set animalia-itxura du. Mutur kurbatua du, belarri errektangularrak eta goranzko isatsa; edo, bestela, giza itxura du baina animalia-burua.
 
Egiptoko mitologian, Set usurpatzaile gisa deskribatzen da, bere anaia [[Osiris]] hil eta mutilatu baitzuen. Osirisen emazteak, [[Isis]]ek, Osirisen gorpua hartu eta enbaltsamatu egin zuen. Osirisen semeak, [[Horus]]ek, aitaren hilketa mendekatu nahi zuen, eta Seten kontra borrokatu zen. Osirisen hilketa eta Horusen eta Seten arteko borroka oso gai erabilia da Egiptoko mitologian.
 
Hondar-ekaitzen sortzailetzat jo zuten, basamortuko jainkoa baitzen, eta, ondorioz, karabanen babesletzat zuten. Basamortuko klima hain gogorra izanda, Set oso jainko ahaltsutzat zuten. Osirisen antitesitzat hartzen da, baina Seten ekintza batzuk haren izaerari eta indarrari egozten zaizkio, eta ez haren berezko gaiztotasunari. Hala, Osiris bekaizkeriaz hil zuen anaia, ondasunen banaketan Seti basamortua egokitu baitzitzaion, eta Osirisi, berriz, Niloren eskualde emankorra.
 
Hasieran, Eguzkia lapurtu izana eta gaua ekarri izana egozten bazioten ere, II. dinastiaren amaieran faraoiaren babesletzat jo zen.
 
Haren izena eraman zuten faraoi batzuek, hala nola [[Seti I.a]]k ([[Ramses II.a]]ren aita), [[Seti II.a]]k eta Sethnajt-ek.
 
== Enlaces externos ==
{{commonscat}}
 
 
[[Kategoria:Mitologiako pertsonaiak]]
 
[[als:Seth]]
[[ar:ست]]
[[arz:ست (الاه)]]
[[az:Set]]
[[be:Сет, міфалогія]]
[[bg:Сет (бог)]]
[[bn:সেত]]
[[bo:སའེ་ཐི།]]
[[br:Seth]]
[[bs:Set (mitologija)]]
[[ca:Seth]]
[[cs:Sutech]]
[[da:Seth]]
[[de:Seth (Ägyptische Mythologie)]]
[[el:Σετ]]
[[en:Set (mythology)]]
[[eo:Setho]]
[[et:Seth]]
[[fa:ست]]
[[fi:Seth]]
[[fr:Seth]]
[[he:סת]]
[[hi:सेत]]
[[hr:Set]]
[[hu:Széth]]
[[id:Set (dewa)]]
[[is:Set (guð)]]
[[it:Seth]]
[[ja:セト]]
[[ka:სეთი]]
[[ko:세트 (신화)]]
[[la:Seth]]
[[lt:Setas (dievas)]]
[[mk:Сет (митологија)]]
[[nl:Seth (mythologie)]]
[[no:Set]]
[[oc:Seth]]
[[pl:Set (bóg)]]
[[pt:Seth]]
[[ro:Seth]]
[[ru:Сет (мифология)]]
[[scn:Seth]]
[[sh:Set (mitologija)]]
[[simple:Seth]]
[[sk:Sutech]]
[[sl:Set]]
[[sr:Сет (митологија)]]
[[sv:Set (gud)]]
[[th:เทพเซต]]
[[tr:Set (mitoloji)]]
[[uk:Сет (міфологія)]]
[[vi:Seth]]
[[zh:赛特]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/12/14}}