Pertseo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
 
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
1. lerroa:
[[Fitxategi:Persee-florence.jpg|thumb|350px| ''Pertseo, Medusaren burua eskuan duela''. [[Benvenuto Cellini]]ren brontzezko eskultura, Florentzia (XVI. mendea)]]
{{ elhuyarlanean }}
 
[[Greziar mitologian]], '''Pertseo''' (antzinako grekoa: ''Περσεύς'') heroi bat zen. Erdijainkoa zen, [[Zeus]] jainkoaren eta [[Danae]]ren semea. Tradizioaren arabera, berak fundatu zuen [[Mizenas]]. Ospetsua da [[Medusa]] hiltzeagatik eta [[Andromeda]] askatzeagatik.
 
==Pertseoren jaiotza==
Orakulu batek [[Argos]]ko errege Akrisiori iragarri zion bere bilobak berak hilko zuela. Hori galaraztearren, bere alaba [[Danae]] brontzezko dorre batean itxiarazi zuen, inongo gizonekin harremanik ez izateko. Baina Zeus jainkoak, urrezko euri bihurturik, Danaren gainera erori zen eta haurdun utzi zuen (beste tradizio baten arabera, Akrisioren anaiak utzi zuen haurdun Danae). Pertseo jaio zela jakin zuenean, Akrisiok, hiltzen ausartu ez eta itsasora bota zituen ama-semeak zurezko kutxa batean. Baina ama-semeak bizirik iritsi ziren Serifos uhartera. Diktis arrantzaleak jaso zituen, eta bere semetzat hartu zuen Pertseo.
 
==Medusa hiltzea==
[[Polidektes]], Diktisen anaia, Danaez maitemindu zen, eta, Pertseo urruti atxikitzeko, Medusaren burua hartzera bidali zuen. Pertseo, [[Atenea]] eta [[Hermes]] jainkoek gidaturik, Medusaren bila abiatu zen. Jainkoek lagunduta, Medusari burua moztea lortu zuen.
 
Gero, [[Atlas]] erregearen herrialdera joan zen, eta erregeari bertan gelditzen uzteko eskatu zion. Atlas, baina, gogoratu zen orakulu batek esana ziola Zeusen seme bat iritsiko zela berari lapurreta egitera, eta Pertseo kanporatzen saiatu zen. Pertseok, orduan, Medusaren burua erabili zuen, eta Atlas harri bihurturik gelditu zen.
 
==Andromeda askatzea==
Palestinara iristean, Pertseok ikusi zuen Andromeda harkaitz batean lotuta zegoela, beren gurasoek zigortuta, eta itsas munstro batek jan behar zuela. Pertseo Andromedaz maitemindu zen; munstroa hil, eta Andromeda askatu zuen.
Hainbat abenturaren ondoren, Pertseo eta Andromeda ezkondu egin ziren, eta sei seme eta alaba bat izan zituzten.
 
Ondoren, Serifos uhartera itzuli zen. Han, Diktis eta Danae tenplu batean babestuta zeuden, Polidektesengandik ihesi. Pertseo Polidektesengana eta haren gortearen aurrera joan zen, Medusaren burua atera, eta denak harri bihurtu zituen.
 
==Orakulua betetzea==
Danae eta Andromedarekin, [[Argos]]era itzuli zen. Akrisiok, Pertseo bidean zela jakin zuelarik, alde egin zuen [[Larisa]]ra, eta joko batzuk ikustera joan zen. Pertseok parte hartu zuen joko horietan, disko-jaurtiketan. Baina, nahi gabe egin bazuen ere, diskoak Akrisio jo zuen, eta hil egin zuen. Hala bete zen orakuluak iragarritakoa.
 
== Kanpo-loturak ==
 
{{commonscat|Perseus}}
 
[[Kategoria:Greziar mitologia]]
 
[[af:Perseus (mitologie)]]
[[ar:بيرسيوس]]
[[az:Persey]]
[[bg:Персей (митология)]]
[[bn:পের্সেউস]]
[[br:Perseüs]]
[[bs:Perzej (mitologija)]]
[[ca:Perseu (heroi grec)]]
[[chr:ᏋᏏᎥᏍ]]
[[cs:Perseus]]
[[cy:Perseus (mytholeg)]]
[[da:Perseus]]
[[de:Perseus (Mythologie)]]
[[el:Περσέας]]
[[en:Perseus]]
[[eo:Perseo]]
[[et:Perseus]]
[[fa:پرسئوس]]
[[fi:Perseus]]
[[fr:Persée]]
[[ga:Peirséas]]
[[gl:Perseo]]
[[he:פרסאוס]]
[[hr:Perzej (mitologija)]]
[[hu:Perszeusz (mitológia)]]
[[id:Perseus (mitologi)]]
[[is:Perseifur]]
[[it:Perseo (mitologia)]]
[[ja:ペルセウス]]
[[ka:პერსევსი]]
[[ko:페르세우스]]
[[la:Perseus]]
[[lb:Perseus (Mythologie)]]
[[lt:Persėjas]]
[[mk:Персеј (митологија)]]
[[nl:Perseus (mythologie)]]
[[no:Persevs]]
[[pl:Perseusz (syn Zeusa)]]
[[pms:Perseo]]
[[pt:Perseu]]
[[ro:Perseu]]
[[ru:Персей]]
[[sh:Perzej (mitologija)]]
[[simple:Perseus]]
[[sk:Perseus (mytológia)]]
[[sl:Perzej]]
[[sq:Perzeu]]
[[sr:Персеј]]
[[sv:Perseus]]
[[th:เพอร์ซิอุส]]
[[tr:Perseus (mitoloji)]]
[[uk:Персей]]
[[vi:Perseus]]
[[zh:珀耳修斯]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/12/14}}