Dario III.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
 
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
1. lerroa:
[[Fitxategi:Meister der Alexanderschlacht 003.jpg|thumb|right|250 px|Dario III.aren xehetasuna, ''Alexandroren Mosaikoa''n]]
{{ elhuyarlanean }}
 
'''Dario III.a''' (K.a. c. 380-330), '''Dario III.a Kodomano''' ere deitua, [[Akemenestar Inperioa|Akemenestar]] dinastiaren azken errege persiarra (K.a. 338-330) izan zen.
 
Dario I.a gogoratu eta tronuan legitimitate handiagoa izateko Dario izena hartu aurretik, badirudi ''Kodomano'' erabili zuela, bere jatorrizko izena grekora egokitutako forma.
 
Lehenago beste batzuekin egin bezala, oraingoan ere Bagoas bisir eta eunukoa saiatu zen erregea pozoi bidez hiltzen, baina oraingoan ez zuen arrakastarik izan.
 
== Agintaldiaren lehen urteak ==
Inperio ezegonkor batean kontrola ezartzen saiatu zen errege izendatu berria. Lurralde asko zeuden pribilegiorik galdu nahi ez zuten satrapek gobernatuta; mendeko kontentagaitz eta altxamendurako prest zeudenak ere asko ziren. Kanpora begirako persiarren boterea sendotzen saiatu zen [[Egipto]] konkistatuta (K.a. 334).
 
[[Filipo II.a Mazedoniakoa]] mehatxu handia zen persiarrentzat. Asasinatu egin zuten, ordea, eta horrek persiarren aurkako kanpaina bertan behera utzi zuen. Haren ondorengoa saiatu zen Mazedoniaren eta Greziaren parte baten kontrola lortzen.
 
== Alexandroren aurkako gerra ==
K.a. 334an Alexandro III.a Mazedoniakoak Asia Txikia inbaditu zuen, gudaroste greko-mazedoniar baten buru zela. K.a. 333an Dariok berak hartu zuen gudaroste persiarren gidaritza, errege mazedoniarraren aurka borroka egiteko, baina [[Issosko Gudua|Issosko Guduan]] (K.a. 333ko azaroaren 12an) izugarrizko porrota jaso zuen, eta ihes egin zuen, familia eta gainerako guztia atzean utzita.
 
[[Fitxategi:Batalla de Gaugamela (M.A.N. Inv.1980-60-1) 02.jpg|thumb|left|200 px|Darioren ihesa Gaugamelako Guduan. Erliebea marfilean, XVIII. mendekoa]]
 
== Porrota eta heriotza ==
Gaugamelako zelaian, [[Mesopotamia|Mesopotamian]], egin zion aurre Dario III.ak [[Alexandro Handia|Alexandro Handiaren]] gudaroste mazedoniarrari. Porrot itzela jaso zuen [[Gaugamelako Gudua|Gaugamelako Guduan]], eta Dariok berriz ere ihesari eman zion.
 
Hainbat gorabehera izan ondoren, satrapa-talde batek bahitu egin zuen Dario III.a, eta, halako batean, Alexandro Dariorengana abiatua zela jakinda, satrapek sastakatu egin zuten Dario, eta ihes egin zuten.
 
== Ikus, halaber ==
* [[Akemenestar Inperioa]]
* [[Alexandro Handia]]
 
[[Kategoria:Akemenestar erregeak]]
 
[[ar:داريوش الثالث]]
[[az:III Dara]]
[[bg:Дарий III]]
[[bn:তৃতীয় দারিয়ুস]]
[[ca:Darios III de Pèrsia]]
[[cs:Dareios III.]]
[[cy:Darius III, brenin Persia]]
[[de:Dareios III.]]
[[el:Δαρείος Γ΄ της Περσίας]]
[[en:Darius III]]
[[eo:Dario la 3-a]]
[[et:Dareios III]]
[[fa:داریوش سوم]]
[[fi:Dareios III]]
[[fr:Darius III]]
[[fy:Darius Kodomannus]]
[[gl:Darío III]]
[[glk:داریوش سوم]]
[[he:דריווש השלישי]]
[[hr:Darije III.]]
[[hu:III. Dárajavaus perzsa király]]
[[hy:Դարեհ III]]
[[id:Darius III dari Persia]]
[[it:Dario III di Persia]]
[[ja:ダレイオス3世]]
[[ka:დარიოს III]]
[[ko:다리우스 3세]]
[[la:Darius III (rex Persarum)]]
[[lt:Darijus III]]
[[mk:Дариј III]]
[[ml:ദാരിയൂസ് III]]
[[mr:तिसरा दारियुश]]
[[ms:Darius III dari Parsi]]
[[nds:Dareios III.]]
[[nl:Darius III]]
[[no:Dareios III av Persia]]
[[oc:Dàrius III]]
[[pl:Dariusz III]]
[[pt:Dario III da Pérsia]]
[[ro:Darius al III-lea]]
[[ru:Дарий III]]
[[sh:Darije III]]
[[sk:Dareios III.]]
[[sr:Дарије III]]
[[sv:Dareios III]]
[[tr:III. Darius]]
[[uk:Дарій III]]
[[ur:دارا سوم]]
[[vi:Darius III]]
[[yi:דריווש דער דריטער]]
[[yo:Dáríù 3k Pẹ́rsíà]]
[[zh:大流士三世]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/12/14}}