Selim II.a: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
 
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
1. lerroa:
[[Fitxategi:Selim II.jpg|thumb|right|Selim II.a]]
{{ elhuyarlanean }}
 
'''Selim II.a''' (1524 -1574) [[Otomandar Inperioa|Otomandar Inperioko]] sultan izan zen 1566tik 1574an hil zen arte. Suleiman I.a ''Bikaina''ren eta bere faborito Alexandra Lisowskaren (Roxelana izenez ere deitua) semea zen.
 
Jauregiko hainbat azpikeria eta familiako liskarren ondoren tronuratu zenean, 1566an, arlo militarrarekiko interes gabeko lehen sultan bihurtu zen, eta boterea ministroengan uzteko ez zuen arazorik, betiere orgia eta libertinajeetan libre uzteko kondizioarekin.
 
1545ean, Nurbanu sultanarekin ezkondu zen, Konyan. Nurbanu [[Murad III.a|Murad III.aren]] ama zen, eta aurrerago Emakumeen Sultanerrian sultanarekin batera erregeordekide izango zen lehen sultan balido bihurtu zen.
 
Sokollu Mehmed Pasha aginpidedun bisir handiak estatuko gai gehienak kontrolatu zituen, eta, Selim tronuratu eta bi urtera, Konstantinoplan arrazoizko hitzarmen bat lortu zuen (1568) [[Maximiliano II.a]] [[Germaniako Erromatar Inperio Santua|Germaniako Erromatar Inperio Santuko]] enperadorearekin. Hitzarmen horren arabera, enperadoreak 30.000 dukat ordaindu behar zizkien otomandarrei, eta [[Moldavia]] eta [[Valakia]] eman behar zizkien agintari otomandarrei.
 
Errusiaren aurka ez zuen suerte berbera izan. [[Volga]] eta [[Don]] ibaiak elkartzeko plan bat egina zen Konstantinoplan. 1569ko udan, janizari talde handi bat eta zalditeria bidali zen [[Astrakhan]] setiatzera. Aldi berean, otomandarren ontziteria batek [[Azov]] setiatzen zuen. Otomandarren armada ekaitz batek suntsitu zuen. 1570aren hasieran, [[Ivan IV.a|Ivan IV.aren]] enbaxadoreek itun bat egin zuten [[Konstantinopla|Konstantinoplan]]. Itun horren arabera, sultan otomandarraren eta [[tsar]] errusiarraren arteko adiskidetasunezko harremanak ezarriko ziren.
 
1571n, [[Txipre]] konkistatu bazuen ere —Selimen garaipen preziatuena—, urte berean Liga Santuaren aurkako porrota pairatu zuen [[Lepanto|Lepanton]]. Inperioaren ontziteria suntsitua sei hilabetean leheneratu zen, eta otomandarrek hartu zuten berriro ere [[Mediterraneoa|Mediterraneoaren]] gaineko kontrola (1573).
 
1574an, Selim hil aurreko hilabeteetan, otomandarrek Tunisiaren gaineko boterea berreskuratu zuten, [[Espainiar Inperioa|Espainiar Inperioaren]] mende egon baitzen 1572az geroztik.
 
[[Kategoria:Otomandar Inperioa]]
[[Kategoria:Sultanak]]
[[Kategoria:XVI. mendea]]
 
[[af:Selim II]]
[[ar:سليم الثاني]]
[[arz:سليم التانى]]
[[az:II Səlim]]
[[be:Селім II]]
[[bg:Селим II]]
[[bn:উসমানীয় সাম্রাজ্যের শাহেনশাহ দ্বিতীয় সেলিম]]
[[br:Selim II]]
[[bs:Selim II]]
[[ca:Selim II]]
[[ckb:سەلیمی دووەم]]
[[de:Selim II.]]
[[el:Σελίμ Β΄]]
[[en:Selim II]]
[[eo:Selimo la 2-a]]
[[fa:سلیم دوم]]
[[fi:Selim II]]
[[fr:Selim II]]
[[he:סלים השני]]
[[hr:Selim II.]]
[[hu:II. Szelim oszmán szultán]]
[[hy:Սելիմ II]]
[[id:Selim II]]
[[it:Selim II]]
[[ja:セリム2世]]
[[ko:셀림 2세]]
[[la:Selimus II (sultanus Ottomanicus)]]
[[lv:Selims II]]
[[mk:Селим II]]
[[mr:दुसरा सेलीम, ओस्मानी सम्राट]]
[[ms:Selim II]]
[[nl:Selim II]]
[[no:Selim II]]
[[pl:Selim II]]
[[pnb:سلیم II]]
[[pt:Selim II]]
[[ro:Selim al II-lea]]
[[ru:Селим II]]
[[sh:Selim II]]
[[sk:Selim II.]]
[[sl:Selim II.]]
[[sr:Селим II]]
[[sv:Selim II]]
[[th:สุลต่านเซลิมที่ 2]]
[[tr:II. Selim]]
[[uk:Селім II]]
[[ur:سلیم دوم]]
[[vi:Selim II]]
[[zh:塞利姆二世]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/12/14}}