Munduko Meteorologia Erakundea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
 
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
1. lerroa:
[[Fitxategi:Flag of the World Meteorological Organization.svg|thumb|250px|Munduko Meteorologia Erakundearen logotipoa]]
{{ elhuyarlanean }}
'''Munduko Meteorologia Erakundea''' (ingelesez, '''''WMO''''', '''''World Meteorological Organization''''') [[Nazio Batuen Erakundea]]ren barneko erakunde espezializatu bat da, 1947an sortua (eta 1950ean ezarria), eta haren helburua da estatuetako meteorologia-zerbitzuen arteko lankidetza ziurtatzea eta erraztea eta neurketa-tresnak eta behaketa-metodoak batzea.
 
189 estatu eta lurralde kide ditu ([http://www.wmo.int/web-en/member.html]). Haren jatorria Nazioarteko Meteorologia Erakundea da, 1873an [[Viena]]n sortu zen erakundea.
 
WMOren egoitza nagusia [[Geneva]]n dago, [[Suitza]]n.
 
==Egitura==
WMOk 250 langile inguru ditu. Honela osatuta dago:
 
* Munduko Meteorologia Kongresua. Lau urtez behin egiten da, eta berari dagokio WMOren politika erabakitzea. Estatu kide bakoitzak ordezkari iraunkor bat du, estatuko meteorologia- edo hidrometeorologia-zerbitzu ofizialeko burua izan behar duena.
 
* Batzorde Betearazlea. Berari dagokio Kongresuaren erabakiak gauzatzea. Urtean behin biltzen da.
 
* Sei eskualde-elkarte, eskualde-mailako arazoetarako: I (Afrika), II (Asia), III (Hego Amerika), IV (Ipar Amerika, Erdialdeko Amerika eta Karibe), V (Hego-mendebaldeko Pazifikoa) eta VI (Europa). Antartika ez dago inongo eskualde-elkartetan.
 
* Zortzi batzorde tekniko, WMOri eta estatuetako meteorologia-zerbitzuei aholku teknikoak emateko
 
* Idazkaritzak, idazkari nagusia buru, WMOren jarduerak koordinatzen ditu.
 
==Helburuak==
Erakundearen helburuak hauek dira:
*Nazioarteko lankidetza bideratzea, meteorologia-behaketak eta kidekoak egiteko estazio-sareak sortzeko.
* Meteorologia-informazioa azkar trukatzeko sistemak sortzea eta mantentzea sustatzea.
* Meteorologia-behaketen normalizazioa sustatzea, eta behaketen eta estatistiken argitalpen uniformea ziurtatzea.
* Meteorologiaren aplikazioa areagotzea abiazioan, itsas nabigazioan, uraren arazoetan, nekazaritzan eta beste giza jarduera batzuetan.
* Hidrologia operatiboaren arloko jarduerak sustatzea eta zerbitzu meteorologikoen eta hidrologikoen arteko lankidetza estuari eustea.
* Meteorologiaren ikerketa eta irakaskuntza sustatzea, eta jarduera horien nazioarteko alderdien koordinazioan laguntzea.
 
== Kanpo-loturak ==
* [http://www.wmo.int/pages/index_es.html WMOren webgunea]
 
 
[[Kategoria:Nazioarteko erakundeak]]
 
[[ar:المنظمة العالمية للأرصاد الجوية]]
[[az:Ümumdünya Meteorologiya Təşkilatı]]
[[ca:Organització Meteorològica Mundial]]
[[cs:Světová meteorologická organizace]]
[[de:World Meteorological Organization]]
[[el:Παγκόσμιος Μετεωρολογικός Οργανισμός]]
[[en:World Meteorological Organization]]
[[eo:Monda Organizaĵo pri Meteologio]]
[[fa:سازمان جهانی هواشناسی]]
[[fi:Maailman ilmatieteen järjestö]]
[[fr:Organisation météorologique mondiale]]
[[he:הארגון המטאורולוגי העולמי]]
[[hr:Svjetska meteorološka organizacija]]
[[hu:Meteorológiai Világszervezet]]
[[id:Organisasi Meteorologi Dunia]]
[[is:Alþjóðaveðurfræðistofnunin]]
[[it:Organizzazione Meteorologica Mondiale]]
[[ja:世界気象機関]]
[[jv:WMO]]
[[kk:Дүниежүзілік метеорологиялық ұйым]]
[[ko:세계 기상 기구]]
[[lv:Pasaules Meteoroloģijas organizācija]]
[[mk:Светска метеоролошка организација]]
[[ml:ആഗോള ആർദ്രോഷ്ണാവസ്ഥാ നിരീക്ഷണം]]
[[mn:Дэлхийн Цаг Уур Судлалын Байгууллага]]
[[ms:Pertubuhan Meteorologi Sedunia]]
[[my:ကမ္ဘာ့ မိုးလေဝသအဖွဲ့]]
[[nl:Wereld Meteorologische Organisatie]]
[[nn:Verdas meteorologiorganisasjon]]
[[no:Verdens meteorologiorganisasjon]]
[[pl:Światowa Organizacja Meteorologiczna]]
[[pt:Organização Meteorológica Mundial]]
[[ro:Organizația Meteorologică Mondială]]
[[ru:Всемирная метеорологическая организация]]
[[simple:World Meteorological Organization]]
[[sk:Svetová meteorologická organizácia]]
[[sr:Светска метеоролошка организација]]
[[sv:Meteorologiska världsorganisationen]]
[[th:องค์การอุตุนิยมวิทยาโลก]]
[[tr:Dünya Meteoroloji Örgütü]]
[[tt:Бөтендөнья метеорология оешмасы]]
[[uk:Всесвітня метеорологічна організація]]
[[vi:Tổ chức Khí tượng Thế giới]]
[[zh:世界气象组织]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/12/14}}