Bentos: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Artikulua euskarazko wikipedia aberasteko Elhuyar Fundazioak aurrera eramango duen HPSren proiektuaren barruan aldatuko den abisua jartzea
 
Euskarazko wikipedia aberasteko HPSren proiektuaren barruan Elhuyar Fundazioak egindako aldaketa.
1. lerroa:
[[Fitxategi:Linckia.jpg|thumb|240px|Itsas izarra itsas hondoari atxikia bizi da]]
{{ elhuyarlanean }}
Ekologian, '''bentosa''' (grekoa: βένθος, "itsas hondoa") ur-ekosistemetan (itsasoan, ibaian edo aintziran) hondoari atxikiak eta hondoarekin harremanetan bizi diren organismoen multzoa da. [[Plankton]]ak eta [[nekton]]ak, berriz, uretan baina hondoari atxiki gabe bizi diren organismoak dira.
 
Baldin eta argia hondora iristen bada, bentoseko komunitatean ekoizle primarioak ere egongo dira, fotosintesia gauzatzen dutenak. Baina argirik ez badago (ingurune afotikoa), organismo guztiak kontsumitzaileak izango dira.
 
Komunitate bentoniko ekoizleenak eta dibertsitaterik handienekoak, baita mehatxatuenak ere, [[koral-arrezife]]ak dira. Bestalde, komunitate bentonikoen etsairik handienetako bat arraste-sareak dira.
 
Animalia-espezie asko bentosean bizitzeko espezializatuta daude. Adibidez, [[ekinodermatu]]en filum osoa (itsas izarrak eta itsas trikuak) espezie bentonikoek osatzen dute. [[Pleuronectiformes]] ordenako arrainak ere (mihi-arrainak, platuxak eta kidekoak) bentosean bizitzeko moldatuta daude. [[Zefalopodo]]en artean, olagarroak eta txibiak ere bentonikoak dira, eta [[bibalbio]]en klasea ere bai. Bentoseko organismo asko, hala nola txirlak eta itsas anemonak, oso gutxi mugitzen dira; beste batzuk, berriz, guztiz finkoak dira, hala nola ostrak, koralak edo koral-algak.
 
Zenbait organismo bentoniko, hala nola itsas izarrak, ostrak, txirlak, itsas anemonak, ofiuroideoak eta holotuoideoak, janari-iturri dira arrainentzat eta gizakientzat.
 
[[Kategoria:Biomak]]
[[Kategoria:Ekologia]]
 
[[ar:قاعيات]]
[[az:Bentos]]
[[be:Бентас]]
[[be-x-old:Бэнтас]]
[[bg:Бентос]]
[[ca:Bentos]]
[[cs:Bentos]]
[[de:Benthos]]
[[el:Βένθος]]
[[en:Benthos]]
[[eo:Bentoso]]
[[et:Bentos]]
[[fa:بنتوز]]
[[fi:Pohjaeläimet]]
[[fr:Benthos]]
[[hr:Bentos]]
[[ht:Bentos]]
[[id:Bentos]]
[[it:Benthos]]
[[ja:底生生物]]
[[ka:ბენთოსი]]
[[kk:Бентос]]
[[ko:저서생물]]
[[mk:Бентос]]
[[nl:Benthos]]
[[nn:Benthos]]
[[no:Bentos]]
[[pl:Bentos]]
[[pt:Bentos]]
[[ru:Бентос]]
[[sh:Bentos]]
[[simple:Benthos]]
[[sk:Bentos]]
[[sl:Bentos]]
[[sr:Бентос]]
[[sv:Bentos]]
[[tg:Бентос]]
[[tr:Bentos]]
[[uk:Бентос]]
[[zh:底棲生物]]
== Erreferentziak ==
{{ elhuyar | data=2012/12/14}}