Donostia Unibertsitate Ospitalea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Aldaketa kosmetikoak
No edit summary
17. lerroa:
[[2005]]ean 1.172 ohe zituen, ia 50.000 ingresu eduki zituzten urte hartan, ia 30.000 ebakuntza egin zituzten, 666.000 kanpo kontsulta inguru eta ia 145.000 larrialdi atenditu.
 
[[Donostia]]n kokatuta dago, [[Zorroaga]] auzoan. [[Institutu Onkologikoa]]ren alboan eta [[Gipuzkoako Poliklinika]]tik hurbil dago. 2011n 29 operazio-gela zeuden eta 38 845 ebakuntza egin ziren. [http://eu.wikipedia.org/wiki/Biodonostia BioDonostia] ikerketa-institutuaren sorreraren ondoren ikerketa-funtzioak areagotu dira. Ospitaleko Larrialdi Orokorrek 2011n "Best in Class" saria lortu zuten laugarren urtez jarraian. Ospitaleak 2011tik Hemodinamikako Unitatea dauka eta bertan 2000 ebakuntzatik gora espero da urtero egitea. Duela hainbat urte ospitaleak Joanes Etxeberri saria instituzionalizatu zuen Gipuzkoako Osakidetzako zerbitzu-erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko, eta 2012ko edizioan Gipuzkoako Medikuntzako eta Erizaintzako fakultateko irakasle zein ikasleentzat zabaldu zen sariketa. Ospitaleak urtero egoiliar onena ere saritzen du eta langileei dagokienez % 77 emakumezkoak ziren 2011n eta % 23 gizonezkoak (langile-kopurua 2011n: 4.068).
 
== Historia ==