«Lankide eztabaida:Kabri»: berrikuspenen arteko aldeak

ez dago edizio laburpenik
== Biarriz ==
Biarritz/Miarritze eztabaida aspaldi izan nuen beste norbaitekin, nik ere Miarritzeren alde egiten nuen, euskarazko izena zelakoan, eta Biarritz frantsesezkoa, baina bai Euskaltzaindiak, Berriak, eta gehienek Biarritz hobesten duten, eta hori da izen zabalduena, egia esan. Biarritz erabiltzea erabaki genuen beraz. Biarritz izena nongo era jartzerakoan sortu daitezke orain zalantzak, baina -tz amaitzen diren leku izen guztiekin egiten den gauza bera egin behar da: Zarautz --> Zarauzko, Biarritz --> Biarrizko. -tzko amaiera bat gaizki gelditu litzatekeenez, t hori galdu egiten da. –[[Lankide:TXiKi|TXiKi]] ([[Lankide_eztabaida:TXiKi|zure erantzuna hemen utzi]]) 20:46, 1 Otsaila 2007 (UTC)
 
== Usurbil ==
Ez dut uste aldaketak berbideratzearekin ezer konponduko denik. Theklanek eta nik hogei bat aldiz azaltzen saiatu ginen zer egin behar zuen idatzi nahi zuena idatzi ahal izateko, baina hala ere, kasurik egin ez, eta Usurbileko artikulua "bandalitzatzen" aritu zen hogei bat aldiz. Theklanek koordenatuei buruz egindakoa barne. Ez dut uste, besteen lana horrela tratatzen duen jenderik behar dugunik hemendik. Beraz, nahiz eta aldaketak berbideratu, berriz datorrenean, nahi duena egingo du. Beraz, bietako bat, edo Usurbili buruzko orria, aldaketak egiteko blokeatzen da, edo erabiltzearen IPa blokeatzen da. Ni ez nago prest, harroputz baten aldaketak berbideratzeko eta are gutxiago irainak jasotzeko. [[Lankide:Etxeorratz|Etxeorratz]] ([[Lankide_eztabaida:Etxeorratz|erantzuna hemen utzi]]) 6:32, 5 Otsaila 2007 (UTC)
5.079

edits