Tolteka: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
9. lerroa:
Arkitektura tolteka ez zen kalitatez [[Erdialdeko Amerika|Erdialdeko Ameriketako]] beste zenbait kulturetakoa baino aberatsagoa, haina egikera eta soluzio herriak erabili zituzten, adibidez galeria [[arku]]peduna, barne espazio handietarako sarbide gisa. Garrantzi handiko berrikuntza tekniko bat erabili zuten tenplu zein bizitokietan: [[zutabe]]a eta [[habe]]a egitura elementu gisa erabiltzen hasi ziren, eta horrek aretoei sakontasuna emateko eta espazio zabaleko aretoak egiteko aukera ematen zien. Tenpluak karratuak izaten ziren eta bi barne areto zituzten, atari bat eta zutabeekiko areto luze bat, lurrez eta harriz egindako plataforma baten gainean eraikiak. Berrikuntza izan zen, orobat, arkitektura ideologia [[militar]]raren indargarri gisa erabiltzea, eraikinen hormetako [[behe-erliebe]]en, estatuen eta apainduren bidez; sarritan agertzen dira eszena makabroak, [[piztia]]k giza [[garun]]ak jaten, gudari ilarak...
 
Tolteken bizitoki nagusia [[Tula]] izan zen, eta han aurkitu dira aztarna garrantzizkoenak . Tulako aztarnategia [[Hidalgo (Mexiko)|Hidalgo estatua]]ren hegoaldean dago, Mexikotik eta [[Teotihuacan]]dik 60 bat kilometrora. Hiriaren erdialdean [[plaza]] nagusi bat dago, karratua ia, aldeko 120 m-koa; plaza horretan dago hiriko [[piramide]] aipagarriena, eta piramidearen iparraldean berriz, plataforma handi baten gainean, [Goizeko Izarraren tenplua dago. Tenplu hau piramide tankerakoa da, inguru hartako zibilizazioetan ohi zen bezala, eta gainean gutxienez beste piramide bat izan zuen adituen ustez; hormak behe-erliebe bikainez apainduak zituen, [[jaguar]], [[puma]], [[arrano]] eta [[suge lumadun]]en irudiekin. Piramidearen gaineko tenpluak [[sabai]] laua zuen; sarreran suge lumadun formako bi zutabe zituen, aurrealdean gudari tolteken irudiko zutabeak eta sabaiaren euskarri 4,60 metroko garaiera zuten [[atlante]] bikainak, handiak baina aldi berean harmoniatsuak. Tulako beste arkitektura obra aipagarria horma monumentala da; 2,20 m da garai, eta [[frontis]]ean eta atzealdean erliebe bikainekiko erlaitz bat du.
 
==Eskultura==
[[File:Tula birdman.jpg|250px|thumb|Suge-txori jainko antropomorfikoaren irudikatzea, [[Quetzalcoatl]] seguru aski, Tlahuizcalpantecuhtli tenplus (Tula).]]